Egungo EBren politikak eta Euskal Herriko administrazioek egiten duten aplikazioak eredu agroindustriala lehenesten eta babesten du dirulaguntzen bitartez, eta eredu agroekologikoa zigortu. Agroekologiaren aldeko politika berriak dirulaguntzen joera aldatu beharko du eta ekoizpen eredu berria lehenetsi. Hona dirulaguntzetarako irizpide nagusiak beharko luketenak:
- Eredu estentsiboen sustapena, edo intentsifikazioaren aurkako neurri eraginkorrak.
- Sektore arteko dibertsifikazioaren sustapena.
- Beharrizan eta handicap zehatzetara egokituriko diru laguntzak, hala nola, oztopo orografikoak eta beste natur traba batzuk. Zentzu honetan, dirulaguntzek baserritarren eta gizartearen (enplegua sortzea, kalitatezko elikagaiak eta ingurugiroarekiko begirunea) beharrizanen araberakoak behar dute izan, ez ekoizpen mailari begirakoak.