Puntu honetan eztabaida dago, bi kontzeptu hauen arteko bereizketa mantendu nahi ez dutenen eta karguetara iristeko orduan beharrezko ikusten dutenen artean.
Halere, zaila da bi kontzeptuak garbiki bereiziki dituzten irizpideak finkatzea. Berariaz bileretara inoiz etortzen ez den horrek erabaki eta bozketetan parte hartzea saihestu nahi da, baina era berean interesa eduki bai, baina arrazoi ugari direla eta, aktiboki parte hartu ezin duten eskubideak ez dira urratu behar eta malgua izan behar da eurekin.
Ondorioz, aurretik hitz egindako erakunde barruko kultura demokratikoa hartu da aintzat: pertsona guztiek behar dute izan informazioa eskura, erabakiak dagokien tokian hartu behar dira, bileren informazioa jasotzeko sistema egokiak eduki behar dira, eta bilera horiek ondo prestatu aldez aurretik, barne komunikaziorako kanal egokiak behar dira, funtzionatze protokolo berdinzaleak,…
Eztabaida erabat itxi gabe, arretaz jokatu beharko dugula zehaztu da, bi printzipio buruan: kuota ordaintzea eta parte hartzea dira gutxienekoak. Hala, erabaki esparru bakoitzak (udalekoa, mahaia,…) oniritzitako zuhurtziak hartu ahalko ditu printzipio hauen baitan.
Azkenik, noizean behin eta kontsulta asmoz, Alternatibazaleen Biltzarrak egitea proposatu da, proiektuko militante izan ez baina ingurukoa den jendearen iritziak entzuteko.