Berria – Lan erreforma salatzeko, greba orokorrera deitu du gehiengo sindikalak
“«Greba orokorra» oihukatuz hasi zuten atzo gehiengo sindikalak Bilbon antolatutako manifestazioa. Eta greba orokorra egin egingo da. Protestaren amaieran jakinarazi zuten eguna ELA, LAB, Hiru, EILAS, EHNE eta ESK-ko ordezkariek: ekainaren 29an izango da, «lan erreforma latza datorrelako eta haren neurriko erantzuna eman behar zaiolako»”