Alternatibak datorren astean Donostian egingo den Nazioarteko Bake Konferentzia txalotu du eta “Euskal Herriko bakea eta normalizazioa politikoa lortzeko urrats erabakigarria, eta azkenetarikoa, izatea” espero duela adierazi du Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak. Ezkerreko alderditik esan dutenez, “luzeegi iraun duen gatazka konpontzeko asmoz antolatu eta sustatzen diren gune zein mugimendu guztietan parte hartzen jarraitzeko asmo” dute.
Matutek gogorarazi du, azkenik, bai Alternatibak, baita Bilduk zein Amaiurrek ere – Alternatiba beren baitan hartzen duten koalizioak – “pertsona guztien eskubide guztien defentsaren aldeko apustua egiten dutela, eta nazioarteko adituen parte-hartzea oso lagungarria izan daitekeela bake justua lortzeko, biktima guztiak oroituko dituena baina garaile edo galtzailerik gabekoa”.