Bilboko Adierazpen Internazionalista: Europako eta Ameriketako herrien arteko Aliantzak Sustatzen
Kapitalismoak eta Dominazio Sistema Anitza osatzen duen gainerako dimentsioek (patriarkatuak, produktibismoak, kolonialismoak, arrazakeriak, hegemonismo kulturalak) sistemaren ahultasun egoeraren eragile zuzenak direla aintzat hartuta;
Aintzat hartuz, halaber, gizateriak eta planetak dituzten benetako arazoei aurre egiteko inolako gaitasunik ez dutela izan, eta inora ez doan galbidean murgildu direla.
Ondoko adierazpena sinatzen dugun Europako eta Ameriketako erakunde politiko eta sozialek, honako konpromisoak hartzen ditugu:
-
Ondoko ideia betetzea: Iraultza internazionala izango da, edo ez da izango. Gure borrokak orain eta etorkizunean, herri, nazio, estatu edota eskualde mailakoak dira, mugarik gabekoak beraz, baina ez dugu ahaztu behar Dominazioaren Sistema Anitza mundu mailan garatzen eta antolatzen dela, eta soilik esparru horretatik gainditu ahal izango dugula behin-betiko.
-
Europa eta Ameriken artean ezarritako harreman eremuarekin amaitzea, XVI. mendeaz geroztik merkatuen interesek, kapitalaren erreprodukzioak, indarkeriak, arrazismoak, kolonialismoak eta espoliazioak baldintzatutakoak, hain zuzen. Hala, geure hautu internazionalistatik, herrien eta pertsonen arteko harreman eredu berriak eraikitzearen alde egingo dugu.
-
Geure burua modu ez kolonizatzaile, horizontal eta demokratikoan artikulatzea, Dominazio Sistema Anitza modu erradikal bezain eraginkorrean aurre egin ahal izateko, aurrekaririk ez duen krisialdi honetan jarri gaituelako. Berebiziko garai hauetan, ez dago erreformak edo hobekuntzak egiteko tarterik; bide bakarra proposamen alternatiboak eraikitzea da.
-
Agenda politiko komunak eraikitzea balio eta oinarri eraldatzaileetatik, ardatz gisa bizitzaren erreprodukzio zabala ezarrita eta ez kapitalarena. Aniztasuna sustatuz eta aitortuta, eta errotiko demokrazia oinarri bezala jarrita; produkzio, kontsumo eta ongizate eredu berrietara eramango gaituzten estrategia politikoetatik, interes kolektiboak eta planetaren jasangarritasunean oinarrituta.
-
Aipatutako agenda politikoetan, batzuei eta besteoi lotzen gaituzten gaiak lehenestea. Besteen borrokak errespetatzea, geure egitea, baina baita borroka komunei dagokionez, ahalegin berezia egitea ere:
-
Herrien integraziorako Latinoamerikan martxan jarritako egitasmoak sustatu eta Europako Batasunak (EB) eta Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) ordezkatzen dituzten eskualde ereduei aurre egitea, kapitalaren interesei erantzuten dietelako eta ez herrien ineteresei.
-
EBren eta Ameriken arteko elkartze-hitzarmenei aurre egitea, kapitalismo basatia eta merkatu zein transnazionalen diktadura babesten dituen ereduaren alde egiten dutelako. Hitzarmen hauen oinarrian dagoen herritarren aurkako logika sustatzen duten gobernu eta erakunde aldeaniztunak salatuko ditugu.
-
Europako transnazionalek Ameriketan egiten duten harraparitza lanari aurre egitea, salatzea eta eragoztea, hauek eragiten duten inpaktu ekologiko, sozial, politiko eta ekonomiko itzela dela eta.
-
-
-
Herri guztien autodeterminazio eskubidea babestea, salbuespenik gabe. Demokraziaren aurka, nazioartean onartutako eskubide hau urratzen den bakoitzean salaketa eginez.
-
-
-
Herstura ekonomikoaren aldeko politikei aurre egitea, ongizatearen sorrera eta banaketaren errotiko aldaketaren alde, zerbitzu publikoen babesaren eta mundu mailako eredu kapitalistarekiko haustura erradikalaren alde eginez.
-
-
-
Geure estatu eta gizarteen despatriarkalizazioaren aldeko apustua egitea, borroka eta proposamen feministak aitortuz, bereziki jazarpen sistemarik zaharrenaren -gizonek emakumeen gainean ezarritakoa – aurka eginez. Soilik horrela, benetako demokraziaz, justiziaz, berdintasunaz eta emantzipazioaz hitz egiteko gai izango gara.
-
Elikadura subiranotasunaren eta nekazaritza ekologiaren alde egitea, industria nekazaritzaren aurrean –Europan Nekazaritzako Politika Bateratuak (NPB) eta Ameriketan sojaren, Afrikako palmaren, egurraren eta abarren labore bakar intentsiboek irudikatuta-, eta azkenik, elikadura eskubide moduan ulertuz, eta ez salerosketa produktu moduan.
-
Iraultza internazionala izango da, edo ez da izango!
Bilbon, 2011ko abenduaren 15ean
http://alternatiba.net/old-files/111215BilbokoAdierazpena.jpg