Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek “oso baikor” hartu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak gaur arratsaldean zabaldutako agiria Euskal Herriko hainbat eragile politiko eta sozialekin egunotan bilerak egin ondoren. Matuteren ustez, agiriak “euskal gizartearen gehiengoaren iritzia berretsi eta Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroarena ezeztatzera dator, ETAren erabakia borroka armatua lagatzeko behin betikoa dela, alegia”.
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak adostasuna azaldu du batzordeko kideen ustez egiteke dauden auzien inguruan, “indarkeriaren amaiera oraindik ere egonkortu egin behar dela era egiaztatze prozesuak aurrera egin behar duela”, besteak beste. Ildo horretatik, Egiaztatze Batzordearen lana goraipatu egin du Matutek.