Amaia Agirresarobe, Alternatibako Nazio Koordinakundeko kide eta Bizkaiko batzarkideak, bihar Barakaldon egingo den manifestazioarekin bat egiteko deia egin du. Elkarretaratzea bihar, ostirala, otsailak 17, izango da, Barakaldoko Bide Onera plazatik 19:30etan abiatuko da, “Langabeziaren eta murrizketa sozialen aurka: Defenda dezagun Ezkerraldea” lemapean. Agirresarobek, Mariano Raxoiren Gobernuak ezarri eta beste administrazio batzuek bere egin dituzten murrizketa larriei aurre egin eta atzera eragiteko beharra berretsi du eta, horretarako “eragile sozial, sindikal eta politikoen borroka bateratua beharrezkoa” dela gogorarazi du. Era berean, Ezkerraldeko gizon-emakumeen egoera “bereziki zaila” azpimarratu du, Euskal Herriko langabezia tasarik altuenetarikoa dutelako, %20 ingurukoa.