Aurrerapena, aldeketa edo emantzipazioa?
Hitzen eta edukien azterketa kritikoa da testu honetan egiten dena, guztiz beharrezkoa eredu alternatiboaren aldeko borrokan aurrera egiteko. Nahasmena eta okerrak eragiten dituzten edukiak baztertu behar ditugu, statu quoa-ri eustea ahalbidetzen duten aldaketa bezalako hitzak desagerrerazi behar ditugu. Bestelako edukiak behar ditugu, hustu egin diren horiek ordezkatzeko. Aurrerapena edo aldaketaren aurrean emantzipazioa erabiltzea proposatzen da, haustura dakarrelako.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/1565/%C2%BFprogreso-cambio-o-emancipaci%C3%B3n
Gure eskubideak ikutu ere ez. Mugi zaitez!
Martxoaren 8an emakume guztiei honako deialdia egiten diegu:
Mobilizazioa: gure eskubideak defendatzeko, gure autonomia defendatzeko, gure bizitza defendatzeko.
Artikulazioa: Sistemaren krisiari aurre egitean, artikulazioa ezinbestekoa da burujabetzan oinarritutako gizarte eredu berriak sortzeko.
Borroka: Ez dugu erreformarik onartuko, ezta prekarietatean mantenduko gaituen aldaketarik ere.
http://alternatiba.net/idazlanak/1560/gure-eskubideak-ikutu-ere-ez-mugi-zaitez
Clinica Alava: Harri berberekin estropezu egitea
Guk argi daukagu, 2009ko abenduan argi genuen bezala, behin betiko konponbidea lortzeko nahitaez zerbitzuaren kudeaketa publiko eta zuzena berreskuratu behar dela eta langile guztiak Foru Ongizate Erakundeko langile izatera pasatu behar direla. Diputazioak ezin du hiri honetako baliabide sozial baliotsuagoetako bat kudeatzeko aukera pasatzen utzi.
http://alternatiba.net/es/node/1573
Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak grebarako deia egin dute gaur Bilboko kaleetan
Ez da eskuak gurutzatuta geratzeko garaia. Egoera honetara eraman gaituen sistema iraultzeko eta burujabetza politiko eta ekonomikoa baliatuta herritarrak erdigunean izango diren gizarte eredua eraikitzen hasteko unea iritsi da, indarrean daukagun ereduak porrot egin duela ageri-agerikoa delako. Guk, gure aldetik, justizia sozialean oinarritutako alternatiba eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Elkarrizketa Oskar Matuteri Egun on Euskadin (ETB2)
Aitzol Zubizarretak elkarrizketa egin dio Oskar Matute Alternatibako bozeramaileari Egun On Euskadi saioan. Besteak beste, artxoaren 29ko greba, Iñaki Antiguedadek ETAren inguruna eginiko adierazpenak eta datozen hauteskundeetarako balizko kolizioak izan dituzte hizpide.
Aralarrek, ABk, Ezker Abertzaleak, EAk eta Alternatibak indarrak biltzeko apustu estrategikoa egin dute
Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak, aniztasuna oinarri eta xede izanda, indarrak biltzearen aldeko apustu sendo eta estrategikoaren aldeko hautua egiten dugula plazaratzen dugu. Gure herriaren eraikuntza nazioanala eta eraldaketa soziala bultzatzeko geure ahaleginak metatuz egitea erabaki dugu, eskuratu nahi dugun Euskal Herri subiranoa eta solidarioa erdiesteko bidean aurrera egiteko asmoz. Erantzun eta urratsak emateko, bakean, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko.