Alternatibak anakronikoa eta antidemokratikoa deritzo Sorturen gaineko koarentenari
Alternatibatik nabarmendu dutenez, bihartik aurrera ezagutuko den Auzitegi Konstituzionalaren erabakia edozein izanda ere, “euskal gizarteak argitasunez adierazi du Sortu legeztatzearen aldeko jarrera, kalean eginiko manifestazio jendetsuetan edota Euskal Herrian garai berria eraikitzeko apustua egin duten hauteskunde koalizioen alde bozkatzen”. Era berean, Matutek Espainiako Erresumako gobernuek darabilten “justizia arloko badaezpadako armak” salatu ditu, “guztiz antzuak izan direlako herri honetako ezkertiarren eta abertzaleen bidea oztopatzeko helburuan”.
Errausketari ateak ixten dokumentala ikusgai
Debagoiena Zero Zabor taldeak dokumental bikain honetan ederki islatzen du hondakinen kudeaketaren arazoa. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak…
Euskal banka publikoaren aldeko apustua PP-PNV ardatzaren kontra
Planetaren mugei eta bizitzaren jasangarritasunari muzin eginez, produktibismo hutsean oinarritzen den sistema ekonomikoak sortu duen krisi sistemikoaren aurrean gaude. Hazkunde finantzari espekulatiboan oinarri duen krisia da bizi duguna, kapitalaren mesede hutsean, gure bizitza zapaltzeko gai dena. Egoera honen aurrean, Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak egungo sistema ekonomikoa, merkatua eta sistema finantzaria errotik aldatuko duen alternatiba martxan jartzeko apustu sendoa egiten dugu.
Homofobiaren eta transfobiaren irakurketa transfeministarantz
Zenbait sektore feministak kritikatu egin dituzte gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruko hainbat ildo politiko, lesbianak ikusezin egin dituztelako askotan, eta gizonezko homosexualei lehentasuna eman dietelako erabakiak hartzerakoan. Adibidez, gaurko egunean, nazioarteko egun honetan, lesbofobia hitza ez da agertu ere egiten, lesbianak ikusgai egiteko ariketa eta ekintza positibo gisa.
Aresen dimisioa eta eredu polizialaren gaineko eztabaida eskatu dugu
Aresek bere aginduetara dauden polizien jokabidea justifikatu nahi izan du bi kasuetan, Xuban zein Iñigorekin, batean zein bestean eginiko kargak Herrizaingo Sailak erabilitako argudioak deuseztatzeko froga eta lekukoen testigantzak egon narren. Ezin ahaztu, gainera, kargak Europako Batasunak ez egokitzat jotzen duen materialak erabilita egin zirela, ondorio lazgarriak eragin ditzaketelako.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean konparatzeko deia egin diote EAJri Alternatibak, EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak
Bi proposamenak, gizarteari aurkeztu zaizkion bi ereduak, konfrontatzeko dei zuzen eta argia egiten diogu EAJri. Ezker soberanistarena alde batetik eta EAJrena, PPrena eta PSOErena beste aldetik. Bi proposamenak aurrez aurre jarri nahi ditugu, EAJk aukeratzen duen eredu eta formatoan, nahi dutenean, eta ahalik eta azkarren. Jendarteak jakin egin behar du zeintzuk diren mahai gainean dauden proposamenak, zeintzuk diren aukeran dituen herri eta jendarte ereduak.
Alternatibak zarrastelkeria deritzo Gasteizko trena lurperatzeko 500 milioi xahutzeari
Alternatiba Arabak proiektua bertan behera uzteko eskatu du eta administrazio desberdinei dei egin die diru publikoaren erabilera kudeatzeko orduan, “pertsonen eskubideak lehenetsi behar dituzte, adreilua eta porlanaren burbuila sustatu beharrean, Araban zein Euskal Herrian edota Espainiako Erresuman sozialki eta ekonomikoki kaltea besterik ez baitu eragin”.