EH Bilduk bat egin du I26ko greba deialdiarekin eta murrizketen aurka bihar Bilbo betetzeko deia egin du
Neurri horiek bata bestearen atzetik salatu ditugu, eta bide beretik jarraituko dugu erasoek darraiten bitartean. Onartutako neurri guztien helburua baita finantza merkatuen eta sistema kapitalistaren erreskatea gauzatzea. Horiek dira beraiek krisia deitzen duten horren sorburua, herritarrok argi dugulako horrek beste izen bat daukala: estafa. Madrilgo gobernuak, Alemaniako instituzioek eta batez ere bankak agindutakoaren aurrean makurtuta, eta Gasteizko gobernuaren erantzun epela tarteko, salbuespen egoera batean kokatu gaitu. Egoera horrek, baina, badu ondorio baikor bat: herritarrak ez dira eskuak gurutzatuta geratuko tamaina honetako zapalketaren aurrean.
Soldata mugak eta PFEZa
Ezmorala da, eta gaixotutako gizarte batean besterik ezin da ulertu, batez besteko soldata baino ehun aldiz gehiago irabazten duten pertsonak egotea eta, gainera, haien helburu bakarra are gehiago irabaztea izatea. Hortik dator kapitalismo basatiak sortutako soldata alde eskandalagarriak arautzeko beharra. Muga ez da zuzeneko debekua izaten, errenta altuek beren irabazien parte bat mozorrotzeko gaitusun handia baitute. Aldiz, lan errenten gainean tipo oso altuak ezartzean datza irtenbidea, %90ekoa edo gehiago, irabazi tarte jakin batetik gorako errentei.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/1833/los-topes-salariales-y-el-irpf
Iberdrola edo erruduna nola saritu
Multinazional guztiek bezala, irabaziak beste ezerren gainetik lehenesteko estrategiaren baitan, Iberdrolak ez du inolako eragozpenik beste herrialde batzuetako baliabideak ustiatzeko, bere diskurtso berdea zeharo ahaztuta eta bereziki Latinoamerikan aztarna beltza utzita: giza eskubideen alde nazioartean jasotzen diren eskubide sozial, politiko eta ekologikoak ezabatuta. Hala, eta herrialde jakin batzuek enpresa transnazionalekiko dituzten legedi eskuzabalak baliatuta, erabat ohikoak dituzte kaleratzeak, sindikatutako langileekiko mehatxuak, prezioen zein ordainketen gaineko iruzurra, lur desjabetze zein jende kanporatzeak haien proiektu energetikoen ondorioz, eta abarrekoak.
http://alternatiba.net/idazlanak/1827/iberdrola-edo-erruduna-nola-saritu
Emakumeak, etengabeko krisian
Bereziki adierazgarria da ugalketa eta zaintza lanekiko mespretxua eta ikusezin bihurtzeko joera, ia bere osotasunean emakumeek garatutako lanak. Ez dezagun gure burua engainatu, ekonomia ospetsua – erreala zein finantzaria- izebergaren punta da, ugalketa lanean oinarritzen dena eta desagertzekotan sistema osoa ondoraraziko lukeena. Argi eta garbi esan behar dugu, emakumeok bizitza eta planeta daramagu gure sorbalden gainean, merkatua eta ekonomia ofiziala existitzen badira ugalketa lanari esker besterik ez da; noski, lan ordaindu gabea edo prekarioa.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/1822/mujeres-permanentemente-en-crisis
Alternatibak salatu du murrizketak herritarren aurkako merkatuen estatu kolpe bortitza direla
Alternatiba osatzen dugunontzat, modu bakarra dago Mariano Raxoik eta Espainiako erregeak gaur presidituko duten ministroen kontseiluan gertatuko dena: Estatu kolpea. Merkatuek zuzendutako estatu kolpea, klase herritarren duintasunarekin amaitu nahi duena, botere politikoaren birzentralizazioa bilatzen duena eta urte luzez ongizate estatu gisa saldu diguten iruzurraren errotik desegitera datorrena.
EH Bilduk proposatzen du hipoteka ordaindu ezin dutenei finantza erakundeek luzamendua ezartzea
Ondoriorik lazgarrienetarikoak etxe desjabetzea pairatu duten pertsonak dira. Krisialdiaren hasieratik 9.000 lagun baino gehiagori kendu egin zaio etxebizitza Hego Euskal Herrian. Horren berri ematen diguten datuak nahiko argigarriak dira. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan bakarrik, 968 etxe desjabetu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera. Nafarroan, berriz, Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak 370 desjabetzeaz hitz egin izan du iazko datuak aipatuz.