Gure eskubideak, noizko?
Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?, ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta emakumeen menpekotasuna eskutik datozela? Nola ez, murrizketei kalean aurre egiteko larrialdiarekin eta beharrarekin bat gatoz, murrizketok Euskal Herrian ez ezartzea exijitzen dugula.
http://alternatiba.net/idazlanak/1865/gure-eskubideak-noizko
Alternatibak onartezina deritzo Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alarde mistoaren kontra berriz egiteari
Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: “Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea berriz”.
Bideo-elkarrizketa Curro Cuberosi (Sindicato Andaluz de Trabajadores): SATen borroka Andaluzian
Curro Cuberos, SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko Alcala de Guadairako militanteak Alternatibak antolatutako hitzaldian parte hartu zuen joan den abuztuaren 24an, Bilboko Aste Nagusian eta Zaratas konpartsaren laguntzari esker, haien txosnaren megafonia laga baitziguten. Hitzaldi guztiz irekia izan zen, Cuberosek sindikatuaren inguruko aurkezpena egin zuen, haren ibilbidea zein helburuen berri emanda. Horren ostean, hainbat lagunen galdera eta hausnarketei erantzun zien ordubetez. Hemen izan genuela, AlternaTBn elkarrizketatzeko aukera baliatu dugu. Besteak beste, SATeko borrokaz, Mercadonan eginikoaren moduko ekintza arrakastatsuen inguruan edota Hego Euskal Herrian irailaren 26rako deitutako greba orokorrerako deialdiaz galdetu diogu
Alternatibak elkartasun adierazpenak etengabe debekatzeak dakarren “salbuespen egoera” salatu du
Alternatibatik “maskaratutako estrategia” sumatzen dute, konponbidean dagoen gatazka iraunarazteko ahaleginetan ari direnen partetik, “elkarretaratze baketsuak legez kanpo utzita oztopoak jarri besterik ez dute nahi, Euskal Herriko kultura eta komunikazio alorretako ordezkari adierazgarriek deitzen dituztenak ere”, besteak beste, Txaro Arteaga, Joan Mari Irigoien, Andoni Egaña edota Martxelo Otamendi bezalako lagunek Donostitik Arrasatera deitutako martxa kasu, Auzitegi Nazionalak atzo debekatu zuena.
Alternatibak dio hauteskundeak aurreratzeak ateak zabaltzen dizkiola Legebiltzar demokratikoari eta benetako aldaketa sozialari
Alternatibak argi esan du: “Bada garaia krisitik ateratzeko ezkerreko eredu baten aldeko apustua egitekoa, sistema kapitalistak eraman gaituen prekarietate egoera eta eskubide sozialen murrizketen aurrean dugun aukera bakarra delako”. Matuteren hitzetan, hauteskundeak aurreratzeak “ateak zabaltzen dizkio Legebiltzar benetan demokratikoa sortzeari, indar politiko guztiak ordezkatuta izango dituen Legebiltzarrari, eta baita herri honetako ezkerreko indarren bat egitearekin etorriko den benetako aldaketa sozialari”.