Alternatibak salatu du Gallardonek iragarritako justiziaren erreformak sektore ultraeskuindarrak asebetetzea beste helbururik ez duela
Alternatibatik “kezka handia” adierazi dute Alderdi Popularrak aurreratutako erreformaren inguruan, “Espainiako Erresuman indarrean zegoen espetxe politikak zuen birgizarteratzeko helburua bere horretan desegiten” duelako. Ildo beretik, Matutek azpimarratu du “mendekua eta politika zigortzaileek ez dutela gizartearen osasun demokratikoa indartzen”. Are gehiago, ondorioak “guztiz kontrakoak” direla azaldu du, “pertsonen duintasuna eta eskubideak heriotzaren korridorerako bidean jartzen dituzte, presoenak zein aske bizi direnenak”.
Bilduk grebarekin bat egin eta murrizketen aurkako harresi soziala eraikitzera deitu du
Murrizketa eta inposaketa guzti hauei erantzuteko eta aurre egiteko harresi sozial indartsu bat eraiki behar dugu. Datorren irailaren 26an beste urrats bat emateko aukera izango dugu Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialetatik egin den greba deialdiarekin bat eginez. Horregatik egun horretan Bildu eta Aralar alderdien hautetsiek grebarekin bat egingo dugu.
Matute: Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere
Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere. Indar abertzale, subiranista eta ezkertiarrok osatzen dugun Euskal Herria Bilduk, alabaina, merkatuen aurrean makurtzeari eta kateaturik bizitzeari ezetz esaten dioten guztiei zabalik dago. Gure esku eta herritar guztien esku dago egungo eredua irauliko duen legebiltzarra sortzea. Soluzioak eta etorkizuna, gure esku daude.
Alternatibaren Asanblada Nazionalak berretsi du EH Bilduren ezkerreko aukera dela PNV-PP-PSE ereduari aurre egiteko gai den bakarra
Matutek azpimarratu duenez, programa honek “zuzenean begiratzen die herritarrei, beharrizan gehien dituztenei batez ere”. Era berean, azpimarratu egin du EH Biduk “benetako alternatiba eskaintzen duela indarrean dagoen errealitatearen aurrean, sinesgarria eta ahaltsua Euskal Herrian beren buruan ezkertiartzat dutenentzat, ezkerreko ohitura eta adierazpen desberdinak biltzen dituelako, eta gainera, aukerak dituen bakarra da”.
Alternatibak Jaizkibel konpainia babesteko deia egin du bihar Hondarribiko alardean
Vesgak galdegin du biharkoan “erabat errespeta dadila konpainia honek festan parte hartzeko duen eskubidea”, are gehiago, kontuan izanik “benetan parekidea den eta alardean parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dagoen konpainia bakarra dela”. Gogorarazi du, halaber, erakunde publiko guztien eginkizuna dela pertsona guztien eskubideak babestea; hartara, udaletatik hasita Jaurlaritzaraino, guztiek ekidin behar dute emakumeen aurkako bazterketa.
EAJ, PSE eta PPren kudeaketa ereduak hainbat instituzio porrot ekonomikora eraman ditu
Udal kudeaketa ona egitearekin norbere burua loratzen duten horiek erabat lotsatu beharko lirateke hainbat udal nolako egoeran utzi zituzten ikusita: Agurain, Urduña, Beasain, Azkoitia, Lemoa, Getaria, Ondarroa… Gainera, egun ikaragarrizko zulo ekonomikoa eragiten duten Supersur edo BEC bezalako proiektuen bultzatzaile nagusia izan da EAJ. Baina, oraindik ere, azpiegitura erraldoien inguruko haunarketarik egin gabe jarraitzen du. Eta Bidegi? 900 milioiko zorrarekin utzi zuten enpresa publikoa. Hemen ez dute auditoriarik exijitzen?