Alternatibak deitoratu du ETAk jarduera utzi eta urtebetera urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak egotea
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu du gaur, ETAk bere jarduera eten zuela iragarri zuen egunaren bezperan, “urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak” daudela, “agerikoa dena ukatzen saiatzen dira: herritarrek bakea nahi eta aldarrikatzen dutela, eta garai politiko berri batean gaudela”. Hala, “iraganeko jarreretan ainguratuta” daudenak salatu ditu, “Espainiako eta Frantziako estatuetako erakundeetan duten boterearen bitartez”.
http://alternatiba.net/es/node/1946
Maite Elizondo EH Bilduren Arabako zerrendakideak langileen eskubideak lehentasuna izango direla adierazi du
Maite Elizondo, EH Bilduren Arabako zerrendakideak, lagileen eskubideak lehentasuna izango direla adierazi du Gasteizen. Elizondok giza-eskubide eta askatasun sozialen kontrako eraso basatiena bizitzen ari garela nabarmendu nahi izan du. Zerbitzu sozialen mozketak gogorazi eta pobreziak jasandako hazkundea ere aipatu nahi izan du. Arabak sufritzen duen egoera larriaz aritu da, lurraldean langabeziaren tasak kontrolik gabe gora egin baitu eta dagoeneko 25.000 arabar langabezian daudela azpimarratu du. Elizondo."Egoera honen aurrean gizarte aldaketa bat aldarrikatzen dugu".
Amais Infante, EH Bildu Arabako zerrendakide eta Alternatibako kidearen kontrako jazarpena Ertzaintzaren eskutik
Amais Infante Arabako EH Bilduko hautagai eta Alternatibako kideak Ertzaintzaren eskutik jasandako mehatxu eta jazarpenak salatu ditu EH Bilduk Arabako Hauteskunde Batzordean. Eranskinean doakizue aurkezturiko salaketa, Amais Infante hautagaiak jasandako jazarpena barnebiltzen duena. Ertzain batek pistolarekin burura apuntatu zuela salatu du Infantek. EH Bilduk oso larritzat ditu gisa honetako gertaerak. Horrela bada, EH Bilduk deialdia luzatzen dio Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari eta Idoia Mendia sailburuari gertaerak argitu eta erantzuleei kargu har diezaien. Era berean, Ertzaintzaren jazarpenekin amaitzea exijitzen diogu Barne Sailari.
Duela urtebete Aieten emandako ebazpenaren bidetik jarraitu behar dugu
Elkarrizketa eta akordioa dira Aieteko Agiriaren oinarriak. Bi alorretan aktibatu eta portu onera eraman behar den elkarrizketaz ari da agiria: batetik, gatazkaren ondorioak konponbidean jartzeko elkarrizketa, ETA eta bi estatuetako gobernuen artean. Eta bestetik, gatazkaren erroak konponbidean jartzeko elkarrizketa, eragile politiko guztien artean; hots, Euskal Herriak nazio bezala bere etorkizuna erabakitzeko daukan eskubideari buruzko elkarrizketa politikoa. Ondorioz, uste dugu Espainiako eta Frantziako gobernuek egun daukaten jarrera albo batera utzi eta gatazkaren ondorioei buruzko elkarrizketari ekin behar diotela.
Matute Eibarren: Harresi asko dago botatzeko eta diktadore eta monarkak ere kentzeko
Oskar Matutek bere kritikak zuzendu ditu EAJ, PSE eta PPk egin duten kudeaketa ereduaren aurka eta esan du, "Euskal Herriko ezker subiranistak inoiz ez bezalako aukerak dituela urriaren 21ean eskumari aurre egiteko. Baina aurre egin ez ezik, merkatuen morroiak garaitzeko aukera ere badugu. Guztion esku dago". Matutek Espainiako Ministerioak 8.500.000.000 euroko aurrekontua duela urtero salatu du. Monarkiari ere zuzendu zaio: "monarkia hau trantsizioaren isla da, memoriarik gabe egin den trantsizioa, Erregimenak jarri zuen monarkia eta ahalbidetu duena frankista zirenak demokratatzat hartzea".
Alternatibak Madrili exijitu dio Estrasburgori kasu egin eta Euskal Herriarekiko duen politika zigortzaileari 180 graduko bira eman diezaion
Agirresaroberentzat, “agerikoa” da Espainiako gobernu desberdinetatik mantentzen duten politika zigortzailea, mendekua oinarri duena, horretarako “justizia nahi bezala erabili eta politizatu egiten” dutela. Horregatik, Madrili exijitu dio Estrasburgoko epaiak eta Nazioarteko Amnistiak eta NBEk berak eginiko salaketak kontua har ditzala, “Euskal Herriarekiko duen politika zigortzailean 180 graduko bira egin dezala beraz”.
Bidegurutzean
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak mugarri izango dira, euskal gizarteak asaldatze politikora egiten ari den bidean aukera direlako. Herritarrak mobilizatu, proposamen politiko eraldatzailea eta sistemarekin gero eta aspertuago dagoen gehiengo herritar eta sozialen zilegitasunean aurrera egiteko aukera da aurrean duguna. Hala, hauteskundeak ez dira berez helburua, Euskal Herri alternatiboa eraikitzeko borroka luzearen etapa bat baizik.
http://alternatiba.net/idazlanak/1940/bidegurutzean
Ezkerretik, eta umorez, igande honetan guztiok EHBildu bozkatzera
Bi bideo egin ditugu EHBilduren kanpainan umore pixka bat jartzeko asmoz eta ezkerraren aldeko haututa koalizio honetan dagoela azpimarratzeko, Eusko Legebiltzarraren historian lehenengo aldiz, eskumari aurre egin eta bera garaitzeko aukera dugulako. Boletinaren bidez ere zuekin guztiekin partekatu nahi izan ditugu.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/1927/bozkatu-ehbildu-bozkatu-ehbildu