EH Bilduko gazteek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera. EH Bilduk aurkeztutako hauteskunde programan Gazteriari dagokion atala gazteek berak osatua dela adierazi dute eta bi albiste ezagutarazi dituzte. Alde batetik, azaldu dute programa proposamenetara zabalik dagoela oraindik eta urriaren 12rako deialdi zabala egin dute, Gasteizko Alde Zaharreko frontoian, 18:00etan egingo den asanblada irekira gonbidatuz. Bestalde, koalizioko gazteek kudeatuko duten e-mail helbidea ezagutzera eman dute: gazteak@ehbildu.net. Helbide hori edozeinek ekarpenak egiteko eta eurekin harremanetan jartzeko irekita edukiko dute.
“Koalizioa oso arduratuta dago gaur egungo gazteen egoera ikusita.”, adierazi du Mintegik, “Enpleguak kezkatzen gaitu bereziki, langabezi tasa ikaragarria da gazteei dagokionean, %35ekoa. Horregatik, lehentasuna da gazteei lana ematea, inoiz baino gazteria prestatuagoa, bizia, dinamikoa dugulako”. Ez dugu nahi gizarte honek gazteak langabezira kondenatzea”, azaldu du.
Arri Zulaikak, EH Bilduko gazteen izenean, programan agertzen diren hainbat proposamen azaldu ditu:
- Gazteek proposatzen dituzten aldaketa guztiak eman ahal izateko, Euskal Gazteriaren Lege berribaten osaketa proposatzen dugu. Honek, arlo guztietan gazteei begirako neurriak martxan jarriko direla ziurtatu beharko du, gazteriaren eskubideen bermerako erabilia izango dena.
- Kontratazioa eta enpleguari dagokionean, Eusko Jaurlaritzatik gazteen kontratazioa bultzatuko dugu diru-laguntza bidez, batez ere I+G+Bn, euskal gizarteari gehien interesatzen zaizkien arloetan bereziki.
- Mugikortasuna. Eusko Jaurlaritzatik sustatuta, Nafarroara, Ipar Euskal Herrira eta euskal diasporara begira gazte langileen formakuntzan onuragarria izango den herrialdeen arteko mugikortasuna bultzatuko da, behar direnhitzarmenak indartuz erakunde publikoekin zein erakunde pribatuekin.
- Etxebizitza. Etxebizitza eskubide subjektibo bezala onartuta (hau da, etxebizitza eskatu daitekeen eskubidea dela onartuta) 18 urtetik gorako edozein pertsonak aukera izan dezala alokairu sozialaren bidez etxebizitza izateko, baldintzarik gabe.
- Emancipación. Estableceremos un alquiler social específico para el alumnado que haya finalizado los estudios superiores, dedicando como máximo el 25% del sueldo al pago de la vivienda, y sin que el alquiler de la vivienda supere en ningún caso el importe de su sueldo. Además, se facilitarán ayudas para gastos de manutención, transporte, etc.
- Educación. La educación debe estar al alcance de todas las personas, no de unos pocos privilegiados. Se estudiarán las consecuencias de la plicación del Plan Bolonia, y se desarrollarán soluciones para hacer frente a las que resulten perjudiciales. Tomaremos las medidas adecuadas para facilitar que se garantice en todos los niveles el derecho a estudiar en euskera. Implantar un plan de becas para hacer frente a tasas abusivas mientras estén en vigot, pero con el objetivo de suprimirlas.
- Parekidetasuna bilatze aldera baloreen iraulketa bat burutu beharra dugu, heteronormak eta patriarkatua irauliz, internazionalismoa, kultura ezberdinen aniztasunaren aberastasunean, elkartasunean eta parekidetasunean oinarrituko dena.
- EGKren garrantzia indartuko dugu eta eragile desberdinen elkargunea izateaz gain, EGKren lotune izaera azpimarratu beharra dago.
- Potenciar la capacidad de creación de la juventud vasca, ofreciendo espacios que posibiliten la creación y que cuenten con la estructura y los recursos necesarios. Se divulgarán las obras de los y las jóvenes creadoras vascas.
- Gaztetxeak Euskal Herriko herri eta auzo askoren pizgarri eta motor kulturalak dira. Gaztetxeen inplikazioa eta errekonozimendu zuzena proposatzen dugu sorkuntza eta ekoizpen prozesuan, diru-laguntza eta SARE baten sorreraren bitartez.
- Gazteei zuzenduta plan berezi bat jarriko dugu martxan, zeinak helburu bezala izango duen Euskal Herria ezagutaraztea ematea gazte jendearen artean. Horretarako baliabide ezberdinak eskainiko ditugu, tartean aterpetxeen eskaintza hobetzea baita hauen dibulgazioa ere.
https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/290403_529798780370776_939150170_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/201618_529798887037432_2028723210_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/204439_529798973704090_1752823195_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/218493_529799560370698_1248568586_o.jpg