Alternatibak neurriak exijitu ditu lan erreforma baliatuta enpresek langileen kontra darabilten xantaiarekin amaitzeko
Hainbat enpresabururen jokabide “mafioso” horren adibide Guardian enpresako zuzendaritza jarri du alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, Laudioko lantegian langileek hitzarmen duin baten alde hasitako mobilizazioei 120 lagun kaleratzeko mehatxuarekin erantzun baitie. Kasu honetan, “inolako argudiorik gabe kaleratzeak mahai gainean jarri ez ezik, langileak banan banan deitu dituzte lanuzteak laga ditzaten, enpresak greba oztopatzeko bere esku dagoen guztia egiten duen bitartean”.
Desazkundea eta krisi ekonomikoari buruzko jardunaldiak Getxon
Krisi sistemikoa bizi dugun honetan, eredu jasanezin honen jatorrian eta bere ondorioen inguruan hausnartzeari ezinbestekoa deritzo Alternatibak. Horregatik, eta hauteskunde garaia atzean utzita, jardunaldiak antolatu ditu, oraingoan Algortan (Getxo), deshazkundea, ekofeminsimoa eta sistemaren krisi anitzen inguruan ekarpen interesgarri bezain argiak egin ahal dituzten hizlariak izango ditugu: Yayo Herrero Lopez, Joaquim Sempere Carrera, Francisco Ferrer Borrego eta Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate. Bi egun netan izango dira, azaroaren 9an eta 10ean, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez alegia.
http://alternatiba.net/decrecimiento
Alternatibak Elikadura Burujabetzaren alde Etxaldek deitutako manifestaziora joateko deia egin du
Alderdi ezkertiar eta ekologistako bozeramaileak gogorarazi duenez, elikatzeko eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotzen da baina, “tamalez, munduan eta Europako Nekazal Politika Bateratuan (NPB) gailentzen den eredu neoliberal kapitalista honen ondorioz, elikadura, merkantzia eta espekulaziorako tresna bilakatu da”. Eta honek, laguntza publikoen kontzentrazioa sustatzeaz aparte, hainbat gizarte segmentuen onura ere ekarri du beste pertsona eta herri askoren gabeziaren eta gosearen lepotik”.
Hitzarmenetarako EHBilduk aurkezten dituen oinarriak
Kanpainan hainbat bider errepikatu dugu ideia bat: Euskal Herriak une oso berezia bizi du. Batetik, gatazka politikoari aterabide demokratiko bat emateko aukera historiko bat zabaldu zaigu; bakean, askatasunean eta justizian herri honen etorkizuna eraikitzeko parada dugu. Baina bestetik, larrialdiko egoera bat bizi dugu, krisi ekonomikoak eta krisiari aurre egiteko bultzatu diren politikek sortua. Beraz, une honetan, ezinbestekoa deritzogu herri ikuspegi batekin jardutea, herri gisako politikak gauzatzea eta herritarrak politika horien ardatzean kokatzea. Horrela bada, Euskal Herria Bildu koalizioak hurrengo legegintzaldian herri honek dauzkan arazo nagusiei erantzuteko oinarri eta ardatzak aurkeztu nahi ditu.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/1952/hitzarmenetarako-ehbilduk-aurkezten-dituen-oinarriak
Guatemala: Militarrak, transnazionalak eta neoliberalak
Guatemalako sektore herritarrek pairatzen dituzten eraso anitzen adibide bi baino ez dira. Zoritxarrez, zerrenda luzea da eta erasoen aldizkotasuna iraunkorra: Polochic, San Juan Sacatepecez, Uspantan eta abar, kasu larrien adibideak baino ez dira. Honen aurrean, pentsa genezake gertaera isolatuak direla. Edo, agian, Guatemalako historiak iragan mendeko 60ko hamarkadatik hona bizi izan duen bortizkeriaren segida bailitzan ere har genezakeen.
http://alternatiba.net/idazlanak/1950/guatemala-militarrak-transnazionalak-eta-neoliberalak
Alternatibak ezker subiranistak hauteskunde autonomikoetan inoiz izandako emaitzarik onenak lortu izana ospatu du
Oztopo horien gainetik, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak ziurtatu du herritarrek eskumaren aurkako harresia eraikitzeko aukera ikusi dutela Euskal Herria Bilduren eskutik, porlanaren eta erabilerarik gabeko azpiegitura erraldoien lagunengandik babesteko harresia, administrazioak hipotekatzen dituzten azpiegiturak sustatzen dituztenen aurrean; pribatizazioen bidez kalitatezko eta doako zerbitzu publiko oro desagerrarazi nahi dutenengandik babesteko.