A25 Koordinatzaileak eta Tribuna Feministak Indarkeria Sexistaren Aurkako manifestaziora deitzen du
Azaroaren 25ean, Emakumeonganako Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, bizi dugun “atzerakada” egoera hau salatu nahi dugu. Bortizkeria fisiko, sexual, instituzional, psikologiko, politiko, ekonomiko, kultural eta sinbolikoak egituratzen du oraindik gure jendartea, eta hau da gure gorputzak eta bizitza kontrolpean izateko sistema kapitalista heteropatriakalak erabiltzen duen tresna. Hori gutxi balitz, oraingo krisi sistemikoen eta neurri ultrakontserbadoreen garaiotan, gure eskubideak geroz eta gehiago murriztu eta gure autonomia lermatzen ari direla ikusten dugu. Eurek, politikari, apezpiku zein epaile kontserbadoreek emakumeak etxean gordeta nahi gaituzte eta horren aurrean obeditzeko, zerbitzatzeko eta isiltzeko prest ez gaudela ozenki esan nahi diegu.
Alternatiba Kataluniako hauteskunde kanpainan parte hartu du CUP alderdiarekin
Alternatibako ordezkari talde bat Katalunian dabil joan den asteazkenetik CUP Alternativa d’Esquerres alderdiak gonbidatuta eta Bartzelonako Legebiltzarrerako bozetara lehenengo aldiz aurkezten den hautagaitza herritarra babestu eta harekiko elkartasun internazionalista adierazteko asmoz. Jonathan Martinez Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kideak adierazi duenez, “Kataluniako herritarrek legebiltzarrean ahots indartsua izan dezatela” espero du Euskal Herriko alderdi ezkertiarrak, “Espainia zein Kataluniako eskumaren politika suntsitzaileei aurre egingo diena”.
Alternatibak positiboki baloratu du Aieteko topaketa, hurrengoak sinatzaile guztiekin izatea espero badu ere
Batzarraren amaieran, Sotok Alternatibak Aieteko Adierazpenarekiko duen borondatea adierazi du “momentuko gertaera soila baino, Euskal Herriko eragile desberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetu eta euskal gatazkari konponbidea emango dion prozesuaren hasiera izan dadila”. Bide honetan, “bidezkoa eta iraunkorra den bakea lortzeko, talde desberdin guztien arteko proposamenen bitartez bakarrik lortuko dugula” ziurtatu du.
Francisco Ferrer Borrego: Krisi ekonomikoa, mitoak, gezurrak eta alternatibak
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Francisco Ferrer Borregok eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa. Hizlaria, Ekonomilaria eta "Seminari d'economia crítica-ren" kidea, "Krisi eknomikoa, mitoak, gezurrak eta alternatibak" izeneko hitzaldia eskaini zuen txiki gelditu zen aretoan, 100 lagun baino gehiago elkartu ziren bertan.
Joaquim Sempere Carrera: Ética y Decrecimiento
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Joaquim Sempere Carrerak eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa. Hizlariak, Bartzelonako Ekonomi Zientziak Fakultateko Ingurumen Soziologoa, "Etika eta Desazkundea" ideiak jorratu zituen txiki gelditu zen aretoan, 100 lagun baino gehiago elkartu ziren bertan. Bere diskurtsoan desazkundeaz eta krisiaz hitz egin zuen, eta "Desazkunde politiken hegemonia soziala" izeneko hitzaldiarekin gaurko eta etorkizuneko erabilera energetikoaz hitz egin zuen.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/2009/joaquim-sempere-carrera-%C3%A9tica-y-decrecimiento
Gonzalo Fdez. Ortiz de Zárate: El papel de la izquierda en la salida de la crisis
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Gonzalo Fdez. Ortiz de Zaratek eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 10an grabatutakoa. Hizlaria, Ekonomilaria eta Alternatibako Internazionalismo Mahaiko koordinatzailea, izan zen jardunaldiei amaiera ematearen arduraduna "krisitik ateratzeko ezkerraren papera" izeneko hitzaldiarekin. Bere hitzaldian aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoa gauzatzeko beharrezkoak ditugun faktoreak agerian utzi zuen, beti ere, ezkerraren iksupuntutik.
Yayo Herrero López: Ekologia, desazkundea eta ekofeminismoa
"Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa" lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Yayo Herrero Lopezek eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 9an grabatutakoa. Hizlaria, Ekologistak en acción erakundeko koordinatzailea eta UNEDeko ingurumen hezkuntzako katedrako irakasleak, "Ekologia eta desazkundea ingurumen, ekonomia eta politikaren krisiei erantzuteko alternatiba gisa" izeneko hitzaldia eskaini zuen txiki gelditu zen aretoan, 75 lagun ingururen aurrean.
Aragoiko Ezker Independentista: Puyalón de Cuchas
Puyalón de Cuchas Aragoiko alderdi independista eta sozialista da, bere jatorrian Chunta Aragonesista (CHA) alderdiaren parte zena, 2008an banatu ziren arte. 2010ean alderdi politiko bezala hasi ziren lanean. Gaur egun, Bloque Independentista de Cuchas, Aragoiko Langileen Sindikatuarekin (SOA), A Enrestida zentru sozialarekin, Purna gazte elkartearekin eta A Clau Roya mugimendu feministarekin batera egiten dute lan.
http://alternatiba.net/idazlanak/1998/puyal%C3%B3n-de-cuchas-arag%C3%B3n