Espainiako monarkia kapitalista vs Euskal errepublika sozialista
Aurten ere, abenduaren 24an Espainiako telebista kate guztiek – Urkulluren ETB berriak ere- haien arteko adostasun monarkikoa eta tradizio frankistarekiko fideltasuna islatuko dute urte amaierako mezua zabalduz. Tribuna horretatik, “Generalisimoak” hogeita hamazazpi urtez eman zituen “orden berriaren ezarpena” ospatzen, eta tribuna beretik eutsi egin dio azken Borboiak beste hogeita hamazazpi urtez erkidegoen Espainiari, “Una, Grande y Libre” Espainiaren bertsio atseginari, alegia.
ETBk Espainiako Erregearen gabonetako mezua eskaintzea salatu du EHBilduk
Koalizio abertzaleko kideek deitutako elkarretaratzeak hamarka lagun bildu ditu Bilbon, EiTBren egoitza nagusiaren atarian, «EiTBn inposatutako ikur espainolei ez. Erregaren mezurik ez» lelopean. Diana Urrea eta Dani Maeztu parlamentariek, gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, adierazi dutenez, Estatu espainoleko buruaren mezua emititzea «arrotza» zaio Euskal Herriari.
Bilduk Santomaseko azokak baserritarren eskubideak babestea eskatu du
Bildu udal taldeak Santo Tomaseko azokan baserritarren eskubideak babestea eta produktu agroekologikoen salmenta bultzatzea eskatu dio Bilboko Udalari. Bilduren zinegotzia den Ana Etxartek, Udalak zuzenean azokaren antolaketa kudeatu beharko lukeela uste du; Bizkaiko beste udalerrietan egiten den moduan, hiritargoaren eta sektorearen interesei lehentasuna emanez.
Alternatibak euskal kazetarien kontrako hamaikagarren jazarpen judiziala salatu eta elkartasuna adierazi dio Iñaki Sotori
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek gogor salatu du gaur Euskal Herriko kazetari edota hedabideen kontra eginiko “hamaikagarren erasoa eta jazarpen judiziala”, GARAko zuzendari Iñaki Soto Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera joan behar izanaren harira, joan den abuztuan egunkari horretan argitaratutako iritzi artikulu bategatik. Matutek gaitzetsi du “adierazpen askatasunaren aurkako eraso ageria eta larria” dela eta, horregatik, Alternatibaren elkartasuna adierazi dio Sotori, GARAko langileei guztiei eta gutuna idatzi zuten sei lagunei, Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratzera ere deitu dituztenak.
Alternatibak jatorriaren araberako diskriminazioaren amaiera exijitzen du Etorkinaren Nazioarteko Egunaren harira
Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritar guztiei dei egin die bihar, abenduak 18, ospatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguneko printzipioekin bat egin eta "etorkizun hobeagoa topatzeko itxaropenaz haien herrialdea uztera behartuta dauden pertsona guztien" eskubide berdintasunak exijitu ditzatela.
Alternatibak MESAko langileak zoriondu ditu hitzarmen duina lortu dutelako
Alternatiba Uribe-Butroeko Asanbladako bozeramaile Iñaki Bilbaok Mungiako MESA lantegiko behargin guztiak zoriondu nahi izan ditu, urtebeteko negoziaketen, isilaldien eta presioen ostean, atzo lan hitzarmena eraberritzeko akordio batera heldu zirelako. Bilbaok horrela baloratu du hitzarmena “azkenaldian ikusten ari garenerako, akordio duina dela esan daiteke” esanez. Erabakia langileen gehiengoak onetsi du eta, horren ostean, gaur lanera bueltatu dira. Bilbaok langileek negoziaketetan eta geldialdietan eman dituzten 12 hilabeteak nabarmendu ditu, “aurreko ituna bezain ona ez bada ere, ganorazko bat lortu dutelako denbora luze horretan”. Aitzitik, “garaile atera direla baieztatu arren, aurretik lortutako eskubide asko bidean geratu direla” esan du ere.
Gu Gaitun topaketen bideoa
Sexuaren munduan lan egiten duten pertsonak laguntzen dituzten entitateen artean "Gu Gaitun" topaketak grabatu ziren Donostian. Hemen jardunaldien inguruan egindako erreportajea. Topaketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko lana errazteko tresnak garatu ditzaten.
http://alternatiba.net/idazlanak/2077/gu-gaitun-topaketen-bideoa