Asteazken Beroak mugimendu sozialak, bere hastapenetik murrizketen aurkako borroka alternatiboak defenditu dituena, kontzentrazio zaratatsu bat antolatu zuen azaroaren 30an eta horretarako, Bilboko udala giza-kate batez inguratu zuen jendeak. Azkuna jaunak egindako murrizketa sozialen kontra egiteko helburuarekin egin zen eta EAJk 2013ko aurrekontuak onetsi behar zituen egun berdinarekin bet etorri zen.
Fernando Bilbaok, Asteazken Beroak mugimenduaren kidea, bere sorreraz eta helburuaz hitz egiten digu ondorengo bideoan.