Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek gogor salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, pasa den ostiralean, urtarrilak 25, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko egindako protestaren ostean. Protesta hau Lanbideko bulegoan hainbat manifestarien eserialdi baketsu batekin bukatu zen.
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak, enplegu zerbitzua eta polizia autonomikoa kudeatzearen arduraduna, “krisiaren zartadak gehien sufritzen dituztenei eraso egitea” eta “herritar eskaerei pertsonen neurrira egindako irtenbide politikoekin eta ez errepresio poliziala eta zigorrekin erantzutera” premiatu du. Horrela, Bizkaiko Alternatibatik Ezkerraldeko pertsonek eta taldeek egindako protestaren zilegitasuna defendatu dute, langabezia tasa ikaragarriak sufritzen dituztelako: gizarte eragileen arabera, 22.000 pertsona langabezian daude eta 41.000 geroz eta baldintza prekarioagoetan lan egiten dute, Eusko Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta eskualdeko udalen pasibotasunaren aurrean.
Egoera guzti hau dela eta, Agirresarobek justizia sozialaren borrokarekiko duen elkartasuna berretsi nahi izan du, pasa den astean Sestaon egin zen bezala “Lanbideri zerbitzu sozial publiko eta kalitatezkoa izatea eta kudeaketa eraginkorra eskaintzea modu baketsuan exijitu” ziotenean. Zentzu horretan, Agirresarobek biharko, otsailak 1, manifestazioarekin bat egitera deitu du 19:30tan Kasko Plazatik abiatuko dena eta Sestaoko kaleak zeharkatuko dituena udalerriko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoaren atean bukatzeko.
Azkenik, Alternatibako bozeramaileak “ezinbestekotzat” jo du “ezkerreko eragile sozial, sindikal eta politikoen arteko erresistentziarako harresia sortzea eskubide sozialei eraso egiten dien eta aldi berean eskubide horien defentsan protesta egiten dutenak gero eta gehiago zapaltzen dituen sistemaren kontra, botere ekonomikoei aberasten jarraitzeko aukera eman nahi dietelako”. Hala, Xuban Nafarrate Gasteizko gazteari gertatutakoa jarri du adibide gisa, pikete informatibo batean parte hartzen ari zela poliziaren indarkeria basatia pairatu zuena eta, Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa artxibatu ez ezik, epaitegiek desordena publikoa leporatzen diote orain; Euskal Herritik haratago, Alfonso Fernandez beste greba egun batean atxilotu egin zuten, poliziak berak bere motxilan jarritako lehergailuengatik. Azken finean, amaitu du, “hamarkadetan hainbat ekintzaile eta kolektibok pairatutako errepresio forma bera da, AHTren kontrako protestetan erabilitakoa kasu, orain kalea atera ateratzen den ororekin egiten dena”.