Iruneko Akordio Estrategikoaren sinatzaileek Hendaiako ikastolaren aurkako erasoa salatu dute
Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna, 2012ko apirilaren 28an, Irunen, Ficoban sinatutako akordio estrategikoak biltzen dituen indar politikook, Baionako suprefetak Hendaian ikastola berri baten eraikitzearen aurkako erasoari elkarrekin ihardestea erabaki dugu. Oraingoan, Hendaiako ikastolaren aurkako eraso bati buruz ari gara, baina suprefetaren asmoak egi bilakatzen badira, Ipar Euskal Herriko ikastola guztiak kaltetuak izango dira eta desagertzeko zorian egon daitezke.
Bortxatua izateko jaioa
Emakume guztiok beldur diogu bortxatuak izateari eta, beldurraren gidoi horri jarraituz, uste dugu gure erantzukizuna dela bortxaketari aurrea hartzea. Horrela, gizarte osoak ebaluatuko du erasoa justifikatu zitekeen ala ez, galdetuko digu nola gindoazen jantzita, zergatik genbiltzan han, erasotzailearekin lakrikunkeriatan ibili ote ginen, zergatik joan ginen bere etxera… Erruak, bortxatua izan denaren estigmak eta gertatutakoaren egiazkotasunaren inguruko zalantzak azaltzen dute, azken finean, zergatik diren hain gutxi salaketa jartzera ausartzen diren emakumeak.
http://alternatiba.net/idazlanak/2171/bortxatuak-izateko-jaioak
Herrialdeen Goi bileraren adierazpena Santiago de Txileko bilkuran
Herrialdeen Goi bilerak, gobernuz kanpoko (GKE) 500 erakunde baino gehiago elkartu dituTxilen eta bilkurari amaiera emateko, herrialde latinoamerikarrei eta europarrei dei egin die “pertsonen neurrira” eginiko eredu ekonomiko berri bat sortzera premiatuz. “Gaur egun, gure iturri naturalak, giza eskubideak eta Amerikako Latinoko, Europako eta Karibeko pertsonak merkantzia bihurtu diren lekuko gara. Logika kapitalistaren produktu bat gara, eredu neoliberala eta matxista baten bitartez, baliabide politiko, gizarte eta militarraz baliatuz bere jartzea eta sendotzea ahalbidetzen duena. Egoerari buelta emateko garaia dugu hau.
Alternatibak Kataluniako Parlamentua zoriondu eta alderdiak estatuaren aurrean desobeditzera deitu ditu
Alternatibak, alabaina, ez ditu CIU, ERC eta ICVk hitzartutako idatziaren “gabeziak” ahaztu nahi izan: “Batetik, Herrialde Katalanak bere osotasunean kanpoan utzi dituzte, Kataluniatik haratago doan errealitate nazionala izanik; eta bestetik, kapitalean eta herrien eskubideen ezeztapenean oinarritzen den Europar Batasunera jaso da inolako kritikarik gabe, eta Kataluniako gizartea horren inguruan hitza hartu gabe”.
Presoen aldeko aldarria eramango dute EH Bilduko hautetsiek instituzioetara
Gatazka politikoaren ondorioei aurre egiteko garaia heldu da, aspalditxo iritsi zen egia esanda. Eta aitortu beharra dago zenbait arlotan aurrerapausoak eman badira ere, asko dagoela egiteko normalizazio arloan, elkarbitzitzan, biktima guztien aitorpenean eta abar baino arlo bakarra dago inolako aurrerapausorik eman ez dena eta hori presoen eskubideena da, non jarrerarik inmobilistenak ikusten ari garen. Guzti hori dela eta gaurko agerraldi honetan EH Bildu koalizioa euskal presoen eskubideen alde hartzera doan konpromisoen berri ematera gatozkizue.
Murrizketen eta politika sozialen deuseztapenaren aurrekontuak dira EAJk eta PPk Bizkairako eskaintzen dizkigutenak
Murrizketen eta politika sozialen deuseztapenaren aurrekontuak dira EAJk eta PPk eskaintzen dizkigutenak. Lortu duten akordioa ez da zerotik sortzen, azken baten, EAJk proposatu duen aurrekontua eskuinekoa da eta, beraz, eskuineko beste alderdi batek arazorik gabe defenda dezake. Horren eredu da, Bizkaiko Foru Aldundian gizarte gaietara bideratzen den dirua aurrekontuaren %38a izatea, Gipuzkoan %48a den bitartean. Gizarte eredu bera partekatzen dute EAJk eta PPk, eta hori agerian geratu da aurrekontuen edukien negoziazioan aritu beharrean, kromo trukaketa nola egin izan delako negoziazioen ardatza. Bizkaitarren beharrak asetzen ez dituen eta oinarrizko giza eskubideekiko onartezinak diren murrizketak planteatzen dituzten aurrekontuak dira.
Alternatibak salatu du Barakaldoko alkateak ezer ere ez egiten ez duela udalerriko emakumeen aurka ematen diren erasoen aurrean
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak gogorarazi du hirigintzatik segurtasun eza beharrezkoa diren konponbide guztiak ez ezik, ezinbestekoa dela indarkeria matxistaren jatorriaren aurka egin, izan ere, eraso sexualak ez dira “ez zoriagatik ezta kasuistikagatik ematen, emakumeen aurkako indarkeria darabilten gizonezkoak existitzen direlako baizik, patriarkatuaren adierazpenik bortitzena baina inondik inora bakarra”.