Kapitalak bildu duena…
Leku batean edo bestean kokatzeko unea heldu da: lapurren alde egon, edota lapurrateak pairatzen dituztenen alde. Eta bidelagunak topatzeko momentua ere bada. PNVk etaPPk beren aukera egin dute. Eta aberatsek ospatu egiten dute.
(artikulua gaztelaraz baino ez dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2197/lo-que-el-capital-ha-unido%E2%80%A6
EH Bilduren ekimena onartuta, Jaurlaritzak DOT-en berrazterketa berriro abiatuko du
Oskar Matute legebiltzarkideak defendatu du EH Bilduren ekimena Eusko Legebiltzarrean eta lurralde antolaketaren arloan gaiak duen garrantzia azpimarratu du: "eztabaida hau sakonera berezia duen eztabaida politikoa da, erabaki hauen ondorioz erabakitzen dugulako zer nolako lurralde banaketa gura dugun, non eta nola ezartzen ditugun ekipamendu eta azpiegieturak, interes jakinen arabera. Alde batetik, interes monetaristak eta merkatuenak ditugu; bestetik, herritarrak berdintasunez tratatzen dituen pertsona arrunten interesak".
Mas, Urkullu, Raxoi eta Borboidarren trena
Orain dela gutxi, Espainiako Erresumako egunkarietako azalak morboz beteriko argazkiarekin bete ziren Mariano Raxoi, Sustapen ministroa, Borboidarren oinordekoa eta Kataluniako lehendakaria Artur Mas elkartzen zituena Madril-Paris Abiadura Handiko trenbidearen azken zatiaren inaugurazioan. Bazen ere tentsioz beteriko argazkia, Kataluniako subiranotasunaren gatazka biziaren ikuspuntutik begiratuz gero. Kataluniako subiranistak eta herritarren zein haien lurraldeen askatasunaren gainetik estatuaren erabakiak ezartzen dituztenak aurrez aurre.
http://alternatiba.net/idazlanak/2193/mas-urkullu-raxoi-eta-borboidarren-trena
Alternatibak Urkulluri exijitu dio AHT ordaintzeari utz diezaiola oinarrizko eskubide sozialak bermatu ahal izateko
AHT 2018rako martxan egoteak, horrekiko zalantza handiak dauden arren, zertan hobetuko du langabezian eta eskubide sozialik gabe dauden herritarren bizitza?" Horrexegatik, Matutek galdegin dio lehendakariari aitor dezala “AHT beste garai bateko jokabide megalomanoei erantzuten dien proiektua dela” eta eskatu dio “pertsonen bizitza duinak ardatz hartuta gobernatzeko, eta ez porlana eta ingurumenaren suntsipenerako”.
Oskar Matuteren agerraldia Eusko Legebiltzarrean Justiziarako doako sarbidearen eta PPren tasen harira
Oskar Matute Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide eta Alternatibako bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean eginiko interbentzioaren bideoak, justiziarako doako sarbidearen eta PPren Gobernu zentralak horren gainean ezarritako tasen inguruan.
Asier Vegari elkarrizketa Herri Irratian protesta sozialen zapalkuntzaren inguruan
Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak salatu zituen atzo Herri Irratiko "Es posible" irratsaioan, pasa den urtarrilak 25ean Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko Lanbideko bulegoaren aurrean eta barruan egindako protestaren ostean.
Zerga iruzurra eta legezko iruzurra
PNVk fiskalitateaz diharduenean eta mundu guztia kontent mantentzeko asmoz, gauza bat esan eta aldi berean, kontrakoa baieztatzeko gaitasun ikaragarria dauka. Hori dela eta, harrokeriaz amestu eta esan dezake egun batean Ondare Zergari dagokionean Bilduri ezkerretik aurrea hartu diola eta, handik gutxira, errenta altuenei PFEZa %45tik %46ra igotzeari uko egiten dio bildu beharreko diru kopurua urriegia izango dela argudiatuz. Antza, Bilbao jaunarentzat diru xehea da hiru milioi euroko bilketa.
http://alternatiba.net/idazlanak/2179/zerga-iruzurra-eta-legezko-iruzurra
Alternatibak salatu du gora egin dutela murrizketen aurkako protesta sozialetan parte hartzen dutenen kontrako mehatxu administratiboek
Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek gogor salatu ditu Eusko Jaurlaritzak Sestaoko hiru bizilagunen kontra bultzatutako bost administrazio zigor eta bi epaiketa prozesuak, pasa den ostiralean, urtarrilak 25, herriko kolektibo batek langabezia hazkundearen ondorioz eskualdean dagoen egoera larria eta pobrezia salatzeko egindako protestaren ostean. Protesta hau Lanbideko bulegoan hainbat manifestarien eserialdi baketsu batekin bukatu zen.