Alternatibaren jardunaldiak Gasteizen eta Agurainen, Errausketaren itzalean
Alternatibako Mahai Ekologistak, hondakinen errausketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu 3 Mugak Batera plataformarekin batera. Martxoaren 1ean eta 2an egingo dira, Gasteizen eta Agurainen, hurrenez hurren. Lehenengo saioan, ostiralekoan, "Etorkizuna errausten" bideoaren emanaldia egingo da, ondoren, bere edukien gaineko eztabaida irekitzeko bertaratutakoen artean. Martxoaren 2an, larunbatean, Agurainen ospatuko den Errausketaren Aurkako Egunaren harira, hitzaldi irekiak antolatu dira.
http://alternatiba.net/Errausketarenitzalean
Tas-Tas eta Hala Bedi irrati libreei buruzko bideo-erreportaia egin du Alternatibak
Alternatibaren Bilboko Asanbladako militanteek Irrati Libre eta Komunitarioen inguruko bideo-erreportajea egin dute, Bilboko Tas-Tas Irratiko eta Gasteizko Hala Bedi Irratiko ordezkariak elkarrizketatuz, beren eragin eremuetan gehien errotuetako hedabide alternatiboetako bi, alegia, hamarkadak baitaramatzate ahotsik ez dutenen ahotsa izaten, tokiko errealitateari begira FM bidez emitituta zein beren uhinak mundu osoa zabalduta Interneteko emisioen bitartez.
http://alternatiba.net/irratilibreak
Alternatibak Gdem Izik-eko ekintzaile saharauien kontrako zigorrak salatzeko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du
Alternatibak bihar Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du Marokok Gdem Izik kanpamenduko ekintzaileei ezarritako epai gogorrak salatzeko. Bizkaiko saharar diasporak eta Euskadiko ordezkaritza sahararrak antolatu dute elkarretaratzea. “Gdem Izik-eko preso politikoei ezarritako zigorrak arbuiatzen ditugu oinarrizko berme legal eta judizialak betetzen ez dituztelako, EHUko irakasle Juan Soroeta bezalako nazioarteko behatzaileek aitortu duten bezalaxe; zilegitasun osoz bere herriaren autodeterminazio eskubidea eskatzen duen saharar herriaren kontrako epaiketa politikoa da beraz”.
Zineko matxinoak (edo sozialismoa nola antzeztu)
Isabel Coixet PSOEren aldeko hauteskunde iragarkiak egitetik Baltasar Garzoni buruzko dokumentala egitera, Goya sari bat irabazi duena, pasa da. Zuzendariak dio "demokrazia bermasmatu beharko dugula", eta bitartean torturapean onartutako inkulpazioekin ehunka lagun espetxeratu, egunkariak itxi edota alderdi politikoak legez kanpo utzi dituen epailearen bizitza zuritu egin du. (Gazteleraz baino ez dago testua)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2240/rebeldes-de-cine-o-c%C3%B3mo-interpretar-el-socialismo
Alternatibak PPri exijitu dio euskararen kontrako inoizko eraso larrienetako bat burutu izanagatik barkamenak eskatzeko, Egunkaria itxi eta hamar urtera
Oskar Matutek deitoratu egin du bihar Jose Maria Aznarren Gobernuaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik hamar urte beteko direnean Alderdi Popularretik inolako barkamen eskaerarik egin ez izana “euskararen kontra inoiz eginiko eraso larrienetako bat burutu izanagatik”, euskaraz argitaratzen zen kazeta bakarraren indarkeriaren bidezko itxiera eta bertako hainbat langileren atxilotzea ekarri zuena, horietako batzuek, gainera, torturak ere pairatu behar izan zituztela.
Alternatibak positibotzat jo du ETAk eragindako kaltea zein gatazka gainditzeko protagonismoa herritarrena dela aitortu izana
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek oso baikor hartu ditu ETA erakundeak, Parisen epaitegietan hitz egin duen Garikoitz Aspiazuren bitartez, egin duen adierazpena, zeinetan “gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonei eginiko kaltea ez ezik, gatazka gainditzeko bidean protagonismoa Euskal Herriko eragile eta herritarrei dagokiela aitortu” duelako.
Barkamenak eskatzen dituzten politikoak
¿Zeinek dio politikoek ez dutela barkamenik eskatzen eta egiten duenaren gaineko erantzukizunik onartzen ez dutenik? Asteotan adibide zoragarriak izan ditugu, esaterako, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia, besteek entxufatutakoen kaleratza ordainak salatzen dituela (PNVk bere garaian ezarritako baldintzetan izan arren), hurrengo egunean okertu egin zela eta barkamenak eskatzeko, noski, inolako lotsarik gabe. Mariano Raxoi ere eredugarri izan dugu orain dela gutxi, ergeltzat hartu nahi izan gaitu ustelkeria salaketa guztiak faltsuak zirela "argitaratutako zenbait gauza izan ezik". Ez ditugu ahaztu Basagoiti-Lopez bikote ohia eta Frankok aukeratutako egungo estatu burua.