Aternatibak Chavezen heriotza deitoratu eta bere borrokarekin jarraitzera deitu du
Alternatiban atsekabez hartu dugu Hugo Chavez Frias herrien eta jazarritako pertsonen eskubideen defentsan borrokalari nekaezinaren heriotza. Hamalau urtean Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Gobernuan eginiko lana aitortzekoa da, ez bakarrik bere herriak izandako aurrerapen handiarengatik, baizik eta Ertamerika eta Hegoamerikako herrien emantzipazioa, elkarlana eta integrazioa lortze aldera eginiko ahalegin handiengatik.
Alternatibak salatu du Emakunden eginiko %20ko murrizketa bortitzak Urkulluk berdintasun alorrean dituen asmoak islatzen dituela
Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor kritikatu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak atzo Emakunde instituturako iragarritako murrizketak, bere aurrekontua %20 baino gehiago jaitsi baitute, “agerian utzita emakumeek gizonezkoekiko pairatzen dituzten desberdintasunak gainditzeko politikak ez direla, inondik inora, lehentasuna PNVren gobernuarentzat”.
Alternatibak PNVren egoitzaren aurrean egingo den protestarekin bat egin du, Palestinaren aldeko ekintzak debekatu izana salatzeko
Desobedientzia aktiboa eta bakezalea oinarri duen estrategia honen baitan antolatu dira Baskonia eta Maccabi taldeen arteko norgehiagokaren harirako protestak baina Herritarren Segurtasunerako Sailak debekatu egin ditu ekintza jakin batzuk, horietako bat “Maccabi kanpora, Israeli boikot, Palestina askatu” lemapean egin behar zen elkarretaratzea, leloa indarkeria sustatu dezakeekaloan.
Martxoak 3: Ez dugu ahazten eta ez dugu ahaztuko
Martxoak 3ko gertutasuna dela eta, Gasteiz iraganera begira jarriko da beste behin ere, duela 37 urte Zaramagako auzoa odolez tintatutako egun hartara. Amorruz eta suminez, baina harrotasunez batez ere. Orduan, Gasteizko langileria, antolakuntzarako eta konpromisorako gaitasuna erakutsi zuen. Aldaketa Politiko, Sozial eta Ekonomikoa ahalbidetzeko baldintzak ezarri ziren eta oinarri eta balio horiek gaur egun diraute eta langileon eskubideak urratzen ari diren garai honetan duintasunez erantzuna emateko baliatuko ditugu.
http://alternatiba.net/idazlanak/2267/martxoak-3-ez-dugu-ahazten-eta-ez-dugu-ahaztuko
Israel: lehengo lepotik burua
Israelgo gobernuak Gazako populazioaren aurka duela hiru hilabete burutu zuen eraso militar bortitzak milaka heriotz izan zituen ondorio bezala; eta, gainera, jada negargarria zen populazioaren egoera okertu zuen. Gure inguruko hedabideetako analista gehienek ia aho batez adierazi zuten hauteskunde israeldarrak zirela zergatia. Arrazoiak, ordea, bestelakoak dira; nahiz eta, ziur asko, Netanyahuren gobernuak argi izan eraso militar azkar batek bere alde egin zezakeela.
http://alternatiba.net/idazlanak/2268/israel-lehengo-lepotik-burua
Luis Viana, Arabako PPko batzarkidearen ikuskizuna Biltzar Nagusietan
Pasa den 2012ko azaroaren 22an Luis Viana Arabako PPko batzarkidea, oposizioko alderdiek azalpenak ematera deitu zuten EUSTORMA mugimenduak jarritako zerbitzu publiko murrizketen kontrako kartel batzuk kendu zituelako. Antza, Viana ez zetorren kartel horien mezuarekin bat eta horregatik, instituzioko emakume bati kentzea exijitu zion
Tratamendu Mekaniko Biologikorako instalazioak hartuko dituen hondakinen %80 erraustu egingo da
180.000 tona horietatik soilik 13.000 tona birziklatuko dira. Hau da, %7,1a. Gehiago izango da erabiltzeko aukerarik gabe geratuko diren hondakinak: %8,5. Artigas zabortegira joango dira, beraz, 15.000 tona hondakin. 58.000 tona, berriz, %32, hondakin inorganikoa izango da eta erraustu egingo da zementu fabriketan edo antzeko azpiegituretan.