Errausketaren Itzalean jardunaldien bideoak, Agurain
Agurainen ospatu zen Errausketaren Aurkako Egunaren harira, hitzaldi irekiak antolatu ziren. Bertan, besteak beste, Fernando Miganjos (EHUko kimika doktorea), Enric Coll (Kataluniako Porta a Porta taldeko kidea) eta 3 Mugak Batera plataformako Gorka Uriartek hartu zuten parte. Hemen dira jardunaldian egindako hitzaldien bideoak, twitter plataformatik egindako galderei erantzunekin batera.
http://alternatiba.net/idazlanak/2312/errausketaren-itzalean-jardunaldien-bideoak-agurainen
Emakume Langileen Eguneko iruzurrak
Alternatibako Mahai Feministak aurtengo martxoaren 8an ere emakumeon borroka aldarrikatzen dugu. Horregatik, egun honetan egiten diren diskurtso antifeministekin eta patriarkalekin astoratuta gaudela esan nahi dugu. Hasieran diogun bezala "Zoritxarrez, bideo hau egiazko gertaeretan oinarrituta dago". Gora emakumoen borroka!
http://alternatiba.net/idazlanak/2297/emakume-langileen-eguneko-fartsak
Nafarroako herritarrok ez ditugu barkamen eskutitzak nahi, dimisio eskutitzak baizik
Larunbatean milaka pertsona bildu ginen Iruñean eta Bilbon, enpleguaren aldeko manifestazioetan. EH Bilduko hainbat kidek hartu zuten parte mobilizazioan, Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentaria Iruñeakoan izan zen; prentsari egindako adierazpenetan, Ruizek CANeko dieten eskandaluaren inguruan hitz egin zuen. "Nafarroako jendartea haserre dago egun hauetan Nafarroako Kutxaren inguruan gertatu dena jakin duenean", adierazi zuen Ruizek, "gerrikoa estutu behar genuela esaten duten berberek, dirutza lortu dute nafar guztien bizkarrez".
Feminismoa, Antikapitalismoa eta Norvegia
Datozen urteetan benetako hondamendia ezagutuko du Euskal Herriak gizarte arloari dagokionez. Hala, ezinbestekoa da herritarrek jakitea eman daitekeen asaldaketa ezarritako boterearen kontrako alternatiba sortu ahal izateko ordaindu beharreko salneurria izango dela. Benetako alternatibaz ari gara, ez botere txandakatzeaz. Egoera zail honetan, gai izango al dira indar ezkertiarrek alternatiba hura eraikitzeko?
http://alternatiba.net/idazlanak/2294/feminismoa-antikapitalismoa-eta-norvegia
EHBilduk lan merkatua bizitzaren zerbitzura jartzea aldarrikatu du eta ez kapitalaren menpe
Egun esanguratsua dugu Martxoaren 8a: emakume langileen nazioarteko eguna. Oraindik ere nabarmendu beharra daukagu, ordea, "langilea" esaten dugunean, lanaren izaera integralaz ari garela. Izan ere, sistema patriarkalaren zutabeetako bat sexuen arteko lan-banaketa da, eta horrek arlo produktiboko enpleguari ematen dio lan izaera; soldatapeko lanari. Zaintza-lanak eta etxeko lanak ikusezin bihurtzen ditu, eta lan izaera bera ere ukatu egiten die.
Alternatibak terrorismo finantzarioaren heriotza berria salatu du eta kaleak hartzera deitu du etxegabetzeen amaiera exijitzeko
Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak salatu du "terrorismo finantzariak eragindako heriotza berria", Bilboko gizon batek bere buruaz beste egitea erabaki duenean etxegabetu behar zutenean alokairuari aurre egiterik ezin zuelako: "Zeren zain gaude desjabetze guztiak geldiarazteko? Zer gertatu behar da larrialdietarako laguntza sozialek bere funtzioa bete dezatela eta pertsona batek ikusten duen irtenbide bakarra heriotza izateari uzteko?"
Alterkaria: Alternatibaren aldizkaria
Hemen dago "Alterkaria", Alternatibaren aldizkari berriaren lehenengo alea. Alternatiban egindako iritziak, jardunaldiak, berriak… jaso eta neurri berdinean borroka guztiak jorratzeko helburuarekin jaio dena. Lehenengo ale honek ondorengo gaiak jasotzen ditu besteak beste: Bizkaiko aurrekontuak; AHTa; Ekuadorreko hauteskundeak; Iruzur fiskala eta legala; "Bortxatuak izateko jaioak" iritzi artikulua; Terrorismo finantzarioa; Egunkaria libre!; ETAren adierazpena; Kataluniako Parlamentua; Murrizketen aurkako protesta sozialek; Errausketaren jardunaldiak; Oskar Matuteri elkarrizketa…Etzazue galdu!
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2306/alterkaria-alternatibaren-aldizkaria-revista-de-alternatiba