Udal erreforma, gutun-azalak eta bestelako zentzugabekeriak
Barcenas kasuaren une gorenean, Espainiako gobernua harrotu egiten da, Alderdi Popularraren esanetan, udal administrazioa arrazionalizatzea, txikitzea eta bertan bizirauten duten kargu publikoen kopurua murriztea xede duen lege proiektu bat aurkezteagatik. Halabeharrezko arrazionalizatzea arrazoizkoa dirudi; administrazioen murrizketa, ados egon gabe ere, ulergarria da, publikoaren alde egin beharrean pribatizazioa sustatzen duen alderdi batengan; eta buruzagien soldatak murrizteko aukerak, justuak bekatariengandik bereizten ez dituen munstroak, klase politiko deiturikoak eragiten dituen etengabeko murrizketak jasan behar izaten dituen herriari gozarazten dio.
http://alternatiba.net/idazlanak/2323/udal-erreforma-gutun-azalak-eta-bestelako-zentzugabekeriak
Alternatibak errausketaren aurka larunbatean Altsasun egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du
Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak martxoaren 16an Altsasuko (Nafarroa) kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egitera deitu du gaur, “Portland errauskailuaren inposaketari ez. Herritarron hitza errespetatu” lemapean abiatuko dena. Estarronak salatu duenez: “hondakinen errausketak ez da bakarrik Sakanako bailaran bizi direnen osasunaren kontrako arriskua, inguruko herrientzat ere bada, etorkizunean haien ibai, landa eta urtegien kutsadura ere ekar dezakeelako”.
Lan erreformaren ondorioak salatzeko kalera atera da gara Bilboko Modas Marialuzeko langileekin batera
Modas Marialuz saltokiaren aurrean kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian EHBilduko 30 bat lagunek, tartean Alternatibako Oskar Matute, Ana Etxarte eta Asier Vegak. Langileekin batera eta elurpean salatu dute langileak lan erreforma baliatuta kaleratu nahi dituztela, kaleratzi ordainik ordaindu gabe ere. Matutek berak eta Sortuko Maribi Ugarteburuk hitz egin dute EHBilduren izenean, eta Maribi Luquek langileen ordezkari gisa.
EHBilduk atxikimendua eta babesa agertu dio Korrika 18.ari
Lan asko daukagu egiteko Euskal Herria euskalduntze bidean. Euskarak bultzada eta adostasun zabala eta berria behar ditu. Hizkuntza politika Berria behar du. Atzera bueltarik izango ez duen bidea marraztu behar dugu auzolanean. KORRIKAk, bide horretan, aukera aparta ematen digu herrietan euskararen aldeko oinarriak adostu eta gehiengo zabalak biltzeko. Herritar guztiok dugu geure tokia eta egitekoa, guztion zeregina baita euskararen berreskurapena eta normalizazioa.
http://alternatiba.net/idazlanak/2311/ehbilduk-atxikimendua-eta-babesa-agertu-dio-korrika-18ari
UPN Filmsek aukezten du: Dietas Subterráneas
Hau duzue Alternatibaren azken arte puxka "Dietas Subterráneas" izenekoa. Azkenik publiko egin den estreinaldi bikaina, eta gure pantailetan ikusgai dagoena. Barcina, Sanz eta Catalán azpijokoetan harrapatu dituzte hiruron artean ia 200.000 euro poltsikoratu ostean, CANeko Finantza Erakunde eta Batzorde Iraunkorreko kideak zirenean, 2010-2011 bitartean.
http://alternatiba.net/idazlanak/2324/dietas-subterr%C3%A1neas-upn-films
Alternatibak faxismotik hurbila iritzi dio Parot doktrinaren aurkako protestak debekatzeari
Matutek Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren erabakia deitoratu du, gaur goizean ezagutzera eman denez Herrira kolektiboak hilaren 16an eta 20an Tafallan eta Iruñean deitutako elkarretaratzeak debekatu egin baitituzte, giza eskubideei errespetua aldarrikatu eta Estrasburgoko auzitegiak iaz erabakitakoa betetzea exijitzeko helburua zuten arren; honek Espainiako Erresuman aplikatzen duten 197/2006 doktrinaren aurka egin zuen: “Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera pertsona guztien eskubide guztiak kalean aldarrikatzea debekatzea faxismotik hurbil dago eta Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa ezartzea oztopatu besterik ez du egiten”.
Alternatibak Lanestosa zoriondu du Bizkaian lehenengo etxebizitza tasatuen promozioa jaso duelako alokairu eskuragarriekin eta erosteko eskubidearekin
Alternatibak Lanestosako Bilduren gobernua zoriondu du, Bizkaiko Foru Aldundiak 2011n hiribilduan eraiki zituen etxebizitza tasatuen salneurrian 59.000 eurotako beherapena lortzeko negoziaketan betetako paperarengatik. Ildo horretan, promozioak 130.000 euroko salneurriko etxebizitzak izango ditu, eta lehenengo aldiz Bizkaian, hauetako batzuk 400 eurotako alokairuan banatuko dira, eta erosteko eskubidearekin.