Ordezkaritza kurdubatek elkarrizketa izan du Alternatibako ordezkariekin batera, herri kurduaren egungo egoera eta Abdullah Ocalanenadierazpen berriak irekiko dizkion aukerak azaltzeko.
BDPko (Demokraziaren eta Bakearen aldeko alderdi Kurdua) ordezkariak Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kideekin elkarrizketatu dira, Bilbon egindako Newroz ospakizunaren harira – estaturik gabeko herri handienaren festa nazionala –. Bertan, herri kurduak bizi duen giza eskubideen urraketa sistematikoaren berri izateko aukera izan dute; lau estaturen artean (Turkia, Iran, Irak eta Siria) banatuta dagoen herria eta estatu propioa eraikitzeko aitorpenik gabe bizi dena.
Akif Rizgar Wan, KNK-ko (Kurdistango Kongresu Nazionala) ordezkaria Ingalaterran, Turkian preso duten Abdulah Ocalanen buruzagi kurdu ezagunarenhitzak gogoratu ditu, aurtengo Newroz ospakizunarekin batera, eta PKKri (Kurdistango Langileen Alderdia) 1984tik estatu turkiarraren kontrako borroka armatua lagatzeko eskatu dio.
Ordezkaritza kurduaren arabera, Ocalanen hitzen ostean, eta praktikan borroka armatuaren etena ekar dezakeena, gobernu turkoak nolabaiteko pausoa eman behar du bake prozesua aurrera egin dezan. Rizgar Wanen arabera, Ocalanek asmo handiko bide orria jarraituko du demokrazia eta bakea zabaltzeko, ez bakarrik herri kurduan, baizik eta gatazkari lotutako herrialde guztietan ere, azken batean, Asia Txikia osoan. Bere hitzetan: “Parte-hartze demokrazia eredu berri batean oinarritzen da, herri klaseen jabekuntzan eraikia, bereziki emakumeen jabekuntzan, eta batez ere, giza eskubideen eta autodeterminazio eskubidearen errespetuan oinarrituz”.
Alternatibaren ordezkaritzak, herri kurduaren aldarrikapenarekin eta borrokarekin aspaldi konprometituta, eta Euskal Herrian bizi izan diren hainbat egoerekin antzekotasun handia ikusten duen heinean, Abdullah Ocalanen bake eta itxaropen hitzak ospatu ditu, eta horregatik, herri kurduaren burujabetza prozesua bultzatu nahi izan du.
Hau guztia dela eta, Alternatibak konpromisoa hartu du herri kurduaren ordezkaritzarekin kontaktuan mantentzeko eta prozesuaren jarraipena egiteko, beharrezkoa den guztietan lankidetza eskainiz. Bukatzeko, ideia eta esperientzia elkar trukaketarako harremana jarriko dute martxan, herri kurduaren zein Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean laguntzeko.
https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/72392_624639257553394_309693477_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc7/482217_624639164220070_1613607081_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc7/1791_624639420886711_633033086_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/181001_624639437553376_2093397379_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/541086_624639347553385_984467583_n.jpg