Alternatibak larunbateko manifestazio isilera deitu du salbuespen neurrien kontra eta pertsona guztien eskubideen alde
Alternatibatik gogoratu dute Madril eta Parisko gobernuek diseinatutako eta egunez egun praktikan jartzen dituzten espetxe sistemek eragindako giza eskubideen urraketa sistematikoa: “preso gaixoen askatasuna ukatu, dispertsioa eraso psikologiko gisa erabili eta torturatzen dute, Amnistia Internazionala edo NBE bezalako erakunde ezagunek egindako txosten ugarik egiaztatu duten bezala”.
Diaz ministroak Espainian preso politikorik ez dagoela dio…
Espainian ez dago preso politikorik. Espainiako kartzelak gizarte maila baxuko presoz, militante komunistaz, anarkistaz, independentistaz beteta egotea kasualidade hutsa baino ez da. Espainiako kartzeletan bankari genozidarik, politikari ustelik, polizia eta militar odoltsurik ez agotea, normaltasun demokratikoaren adibidea da. Sartu ezazue honako hau buruan: boteretsuek ez dute sekula kartzela zapalduko, kartzelen jabe madarikatuak direlako. (testua gazteleraz baino ez dago)
Bideoa, Asier Vega Bizkaiko BBNNetan Frackingaren kontrako proposamena aurkezten
Bizkaian azken asteetan hidrokarburoen ikerketarako emandako baimenei buruz Bizkaiko Batzar Nagusietako Bildu taldeak aurkeztutako arauz besteko proposamena. Asier Vega Alternatibako kide eta Bilduko batzarkidea izan da fracking teknikaren bitartez gas erauzketaren kontra egiteko arduraduna.
Iñigo Cabacas hil zutenetik urtebete igaro da
Urtebete pasa da Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz zendu zela. Bilboko Indautxuko kalezuloan bildutakoei Ertzaintza bortizki oldartzeko erabakia Deustuko polizia etxean hartu zutela dioten informazioen inguruan, EH Bilduk gogor salatu nahi du 2012ko apirilaren 5eko iluntze hartan gertaturikoa argitzeko denbora aski eta sobera igaro dela, eta horrenbestez, koalizioak adierazi nahi du onartezina dela, oraindik ere, Cabacas auzian erantzule politiko eta polizialak zein diren argitu ez izana.
Petronorren koke plantaren inaugurazioa inposizio segida baten azken urratsa da
Petronorreko agintariek entzungor egin diete Muskiz eta inguruko biztanleriaren eskariei, koke plantaren proiektuari dagokionean hitza hartu eta haien jarrera argitu nahi izan duten bakoitzean. Are larriagoa da, ordea, Petronorreko agintariek hartu duten bidea. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak joan den martxoaren 1ean eman zuen epaia, plantaren eraikitzea eta jarduera bertan behera uzten zituena. Petronorreko arduradunek ez dute epaia onartu eta errekurtsoa aurkeztuko dutela iragarri dute. Epaitegiaren erabakiaren arabera, 853 milioi euroko kostua izan duen instalazio horrek ez zuen eraikia izan behar.
Rubalcaba ez da pertsona zitalekin yatean paseatzen, baina lehorrean…
Rubalcabak esan berri du bera ez dela pertsona zitalekin yatean pasiatzen, Feijoo eta Marcial Dorado trafikantearen argazkiei erantzun nahian. Arrazoi osoa du, ez dugu sekula yate batean pertsona zitalez lagunduta ikusi. Lehorrean ostera…
Bideoa, Diana Urreak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira legebiltzarrean eginiko agerraldia
Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko parlamentaria Diana Urrea izan zen pasa den martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean eusko legebiltzarrean hitzaldia egitearen arduraduna. Bertan, Urreak gogorazi zuen emakumeek betetzen duten funtsezko papera hauek bait dira bizitzaren, lurraren, merkatuaren eta ekonomia ofizialaren oinarrizko sostengua.