Alternatibak iraultza bolivartarraren alde gaur mobilizatzera deitu du
Alternatibako bozeramaile Diana Urreak kalera ateratzera dei egin du Komite Internazionalistak eta Askapenak gaur, apirilak 19 Bilboko Plaza Biribilan arratsaldeko 20:00etan deitutako kontzentrazioan parte hartzera "Gora Venezuelako iraultza! Eraso inperialistarik ez!" lemapean egingo dena. Urreak gogor salatu du Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu du.
Alternatibak Donostian erakutsitako bidegabekeriaren aurkako erresistentzia, borroka eta duintasunaren eredua txalotu du
Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek bere alderdiaren elkartasuna adierazi nahi izan die Ertzaintzak gaur goizean Donostian atxilotu dituen gazteei, gogorarazi duenez, “militantzia politiko hutsagatik kondenatu dituztelako”. Atxiloketen gainetik, alabaina, Matutek txalotu egin du ehunka lagunek erakutsitako “erresistentzia baketsua, herri duintasuna eta elkartasuna, egunak daramatzatelako kalean gazteak babesten”.
Alternatibak iruzurra deritzo monarkia bezalako erakunde antidemokratikoa aztertzearen itxura egingo duen gardentasun legeari
Alternatibatik zalantzan jartzen dute “boteretsuen esanetara eta herri klaseei bizkarra emanda gobernuak egindako lege batek inolako erabilgarritasunik izango duenik”. Are gehiago, Vegak gogoratu du: “ekimen honen atzean dagoen alderdia, egunetik egunera gezur berri batekin esnatzen gaituen alderdi bera da bere karguen gehiegikeriak estaltzeko helburuarekin. Hau al da saldu nahi diguten gardentasuna Barcenasekin duten harremana oraindik argitu ez dutenean?”.
Ezkerraren erronkak: Oskar Matuteren hitzaldiaren bideoa Trapagaranen
Oskar Matuteren hitzaldiaren bideoa Bildu Trapagak antolatutako 'Eguneko ezkerraren erronkak' hitzaldien harira. Bertan, Alternatibako bozeramailea Oskar Matute, LAB sindikatuako Toxmin Lorca, Sortuko Iker Casanova eta CCOOko Oskar Arenas izan dira.
http://alternatiba.net/idazlanak/2448/ezkerraren-erronkak-oskar-matuteren-hitzaldia-trapagan
Adegiren jarrera eta zaharren egoitzen auzian EAJk patronalari emandako babesa salatu ditu EHBilduk
Administrazioarekin plazak hitzartuta dituzten Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta Eguneko Zentroetako 4.800 langileen lan-baldintzak hobetzeko 8,2 milioi eurotako diru-partida eskaintzeko konpromisoa hartu zuen Diputazioak, joan den otsailaren 8an. Era horretara, sektoreko sindikatuen eta patronalaren arteko negoziazioetan zegoen blokeo egoera konpontzeko urratsa eman zuen Diputazioak. Adegi eta Lares patronalak eta ordezkaritza soziala urritik ari dira negoziatzen, akordietara iritsi ezinik, eta hainbat greba ere egin dira.
Gonzalez, Ares eta boteretsuen justizia
Gaur jakin dugu Rodolfo Aresen Ertzaintzak Iñigo Cabacasen hilketa diseinatu zuela, soldaduek "daukagun guztiarekin sartzeko, herrikon sartzeko" agindua jaso zutela arazorik ez zela jakinarazi arren. Ares ez da inoiz epaitua izan eta bizitza osorako soldata txukunarekin erretiroa hartu ahal izango du. Baina ez ezazue pentsa justiziak ez duela ezer egiten: gaur goizean berton, guardia zibilak Sortuko buruzagi Iker Rodrigo atxilotu du, agintariek hainbat egunez ezkutatu duten hilotzaren herriratzearen ekitaldian ikusle izateagatik.
http://alternatiba.net/idazlanak/2428/gonzalez-ares-eta-boteretsuen-justizia
Alternatibak ke gortinak eraikitzea leporatu dio PPri, atxiloketekin giza eskubideak urratzen dituzten politikak ezkutatu nahi dituelako
Alternatibako bozeramaile Jonathan Martinezek gogor salatu du Sortuko Bizkaiko kide Iker Rodrigoren atxiloketa, gaur goizean Guardia Zibilaren eskutik eman dena, “agerikoa da atxiloketak helburu oso zehatzak dituela, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren kanpainaren baitan ematen baitira, atzo errepikatu baitzuen Sortu zein Bildu legez kanpo uzteko asmoa duela”.
Alternatibak Venezuelako ezkerrak zoriondu ditu sozialismoaren eraikuntzan lortutako garaipen berriarengatik
Alternatibak Venezuelako herria zoriondu du ezkerraren garaipen berriarengatik eta ondorengoa azpimarratu du: “garaipen hau eraikuntza sozialistaren prozesua bultzatzeko balio behar du, hamabost urtetik hona Venezuelako herritarrek buruan sartuta izan duten ideia”.
Alternatibak Adegiri leporatu dio zahar-etxeetako langileen eta Diputazioaren diruarekin harrapakeria egin nahi izatea
Matutek gogor kritikatu du Adegi patronalak Gipuzkoako Aldundiko Politika Sozialeko Sailaren kontra aurkeztutako salaketa, atzo prentsaren bitartez honen inguruko xehetasun gehiago ezagutu eta gero. “Emakumeen eta langileriaren kontrako eraso berri eta basati baten aurrean gaude. Gipuzkoako patronalak etekin handiagoa atera nahi dio eta ez zaio inporta bidetik bereziki desegonkorra eta femenizatua dagoen sektore hau birrintzea, krisi ekonomikoa, krisi soziala eta zaintzaren krisia areagotuta. Lan erreformak, zaintza zerbitzuetan eta emakumeen bizitzan ekarriko lukeen edesegonkortasuna eta baliabide eskasia onartezina da”.