Lan ikusezina borrokan
Bizitza zaintzeko lana ikusezina da, ez duelako prestazio sozialik sortzen; hain ikusezina da, soldata eta lan baldintzei dagokionez beti zigortuta dagoela; ikusezina da etxeetan gordeta dagoelako; ikusezina, lana izendatzea ere merezi ez duelako; ikusezina, emakumeek egiten dutelako. Hala, segurutzat jotzen da inork ez dituela zertan babestu, diruz lagundu edo aldarrikatu behar, pertsonen zaintza ez delako eskubide bat.
http://alternatiba.net/idazlanak/2581/lan-ikusezina-borrokan
Emakumeena da erantzuna, eta askatasuna
Emakumea ez da erantzulea; hau izan da Gallardonek Senatuan ugalketa eta sexu eskubideen legearen gaineko erreforma defendatzeko erabilitako argudioa. Hain zuzen ere Ministro jauna, hor dago koska eta hona hemen zure benetako asmoen biluztea: emakumeak obedientzian kokatzea, adingabe izatea leporatuz, haien gorputzen gaineko erabakiak hartzeko gai ez izatea baieztatuz, emakumeak zigortuak izatera edota haien osasunerako arrisku larriei aurre eginez, abortu klandestinoak egitera bultzatuz.
http://alternatiba.net/idazlanak/2550/emakumeena-da-erantzuna-eta-askatasuna
Alternatibak emakumeen eskubideak urratuko dituen Abortu Lege atzerakoia sustatzea leporatu dio Gallardoni
Diana Urreak bere haserrea agertu du Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroak gaur eginiko adierazpenak PPk egin asmo duen Abortuaren Legearen erreformaren defentsan. Hala, “lotsagarritzat” jo du Rajoyren gobernuko kideak esandakoa, “emakumeen eskubideak ezin direla lehenetsi jaio ez direnen eskubideen gainetik”. Urrearentzat onartezina da aurrerakoia deitzea “emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidearen urraketa garbiari”.
Azken eraso sexistak emakumeek aurretik salatutako guneetan jazo direla salatu Ana Etxarte Bilboko zinegotziak
Bilduko Udal Taldeak salatu du Bilbon izandako azken eraso sexistak emakumeek 2011n Hiri Debekatuaren Mapa osatzean salatutako gune ilunetan jazo direla. Ana Etxarte zinegotziak premiazko neurriak hartzea eskatu dio Berdintasun arloko zinegotziari gaur izandako agerraldian. Aipatutako diagnostikoa egiteko 218 emakumek parte hartu zuten urte eta erdiko lansaioetan. Bertan 236 gune ilun detektatu ziren “eta horietako asko konpondu gabe daude egun eta eraso sexistak izaten jarraitzen dute”, adierazi du Etxartek.
Bizitzaren sostengarritasunaren inguruko hitzaldi-eztabaida
Alternatibaren Mahai Feministak antolatutako hitzaldi-eztabaida ‘bizitzaren sostengarritasuna’ hobeto ulertzen lagunduko gaituen gakoak, baloreak eta galderak planteatzeko helburuarekin. Eta aldi berean, eztabaidarako irizpide berriak bilatu, kontzeptu honen inguruan eraikitako eredu sozial eta ekonomiko batera gerturatzeko asmoz. Hizlariak, Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate, ‘bizitzaren sostengarritasuna’ bizitza eredu berri bat bezala definitzen du, non ekonomia gizartearen erdigunea izateari uzten dio, mundua benetan sostengatzen duen elementuaren inguruan eraikitzen hasteko: bizitza.