Alternatibak lan eskubideak, justizia soziala eta demokrazia aldarrikatzera deitu du maiatzaren lehen honetan
Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek Maiatzaren Lehenaz aritu da gaurkoan, bihar ospatuko den eguna “lan eskubideak, justizia soziala eta, batez ere, demokrazia, aldarrikatzeko eguna izango dela” nabarmenduta, “ez baita demokratikoa pertsonak etxegabetzea, zerbitzu publikoak pribatizatzea edota herritarrak langabeziara, miseriara eta prekarietatera kondenatzea”. Horregatik, Euskal Herriko kaleak zeharkatuko dituzten sindikatuen elkarretaratze desberdinetan parte hartzeko deia egin du.
Makiaveloren handikiak
Aurtengo, maiatzaren lehenarekin batera, eta maiatzaren 30erako deitutako greba orokorraren atarian egonda, Gipuzkoa, duela hainbat mende iragarritakoklase borroka horren adibide bikainaren ikusle bihurtu da. Baina oraingo honetan, ñabardura desberdin bat dago. Zerbait aldatu da. Boteretsuek antzeman dute jada, eta urduri daude.
http://alternatiba.net/idazlanak/2498/makiaveloren-handikiak
Desobedientzia zibila austeritate kapitalistaren aurka
Desobedientzia zibila berau darabilten pertsona zein kolektiboak duintasunez jantzi egiten dituen borrokarako lanabesa da, beste edozein motak baino gehiago ahalbidetzen duelako boterearen menpeko morroi izatetik herritar askeak izatera pasatzea. Hauxe da bere dohain nagusietako bat. (testua gateleraz baino ez dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2507/desobediencia-civil-contra-la-austeridad-capitalista
Urkulluk PSE eta PP nahi ditu bidelagun, eredu sozioekonomiko berbera defendatzen dutelako
Beitialarrangoitiak eta Matutek iruzur egitea eta ardurak saihestea leporatu diote Urkulluri, "akordiorik nahi ez duena EH Bildu dela irudikatzen saiatzen ari baita". Horren harira, koalizioa akordioetarako prest dagoela berretsi dute, betiere euskal herritarren lan eta gizarte eskubideak eta etorkizun duina bermatzeko. Horretarako ezinbestekotzat jo dute eredu sozioekonomiko berri baten aldeko apustua egitea, gizartearen gehiengoak eskatzen duen sakoneko aldaketa gauzatzeko
Gipuzkoak ez du utziko egoitzak kudeatzen dituzten enpresek grebatik onura ekonomikorik ateratzea
Ander Rodríguez Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu du Foru Gobernuarentzat garrantzizkoa dela diru publikoa modu arduratsuan, eraginkortasunez eta gardentasunez kudeatzea. Horregatik, ezin du onartu greba dagoen bitartean eman ez duten zerbitzuengatik administrazioaren dirua jasotzen duten enpresak egotea, eta are gutxiago langileei dagokien soldataren zati batekin geratzea. Hori dela eta, egoitzak eta eguneko zentroak kudeatzen dituzten enpresei Gizarte Politikako Departamentuak hilero ordaintzen dien tarifatik kendu egingo da enpresa horiek, greba irauten duen bitartean, langileei ordainduko ez dieten zenbatekoa.
Demokrazia ezkertiarra da
Gero eta nabarmenagoa da herritarren eta erabaki garrantzitsuen arteko aldentzea; gero eta argiagoa da parte-hartzearen kalitate demokratiko eskasa, lau urtean behin ordezkariak aukeratzeko sistema moduan ulertuta; gero eta ageriagoa da enpresa eta merkatuek, pertsona eta gobernuekiko duten nagusitasuna; gero eta adierazgarriagoa da alderdi politikoen zilegitasun eza, bai masen tresna modura zein proposamen eraldatzaile eta burujabeen aurkako babes bezala.
http://alternatiba.net/idazlanak/2490/demokrazia-ezkertiarra-da
Iraultza Bolivartarraren aldeko mobilizazioa Gasteizen
Apirilak 24ean, Alternatiba Arabak Iraultza Bolivartarraren aldeko kontzentrazioa egin zuen Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea salatzeko. "Eraso inperialistaren aurrean, Iraultza Bolivartarra!" lemapean, indarkeria bat-batean uzteko eskatu diote Caprilesi eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu dute.