Zigoitian aurkitutako hobi komunak agerian utzi du, beste behin ere, frankistek egindako sarraskiak. Bilbon ere errepresioa nagusitu zen eta jazarpena pairatu zuten kolektiboen artean Udal langileak egon ziren.
Francoren aldeko prentsak Bilboko Udaleko garbiketa erabatekoa izan zela azpimarratzen du. 1.684 udal langiletatik 982 kaleratu zituzten, hots, pertsonalaren %59. Beste 319ri enplegu zein soldatarik gabeko zigorra ezarri zioten. 1937ko azaroaren 23an La Gaceta del Norte egunkariak udaleko langilearen %77ak zigorraren bat edo beste jaso zuela argitaratu zuen.
Hori dela eta, diktadura frankistaren garaian zigortutako udal funtzionario eta langileen birgaitze ofiziala egiteko eskatuko dugu. Honetaz gain, errepresaliatutako udal langileak omentzeko ekitaldi ofizial bat egiteko aukera eta beharra proposatuko dugu.