Alternatibako kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urreak hitza hartu du Eusko Legebiltzarrean Kongoko Errepublika Demokratikoan egunero bortxatzen diren 1.100 emakume eta umeen eskubideen alde egiteko. Aldi berean, sistema kapitalistaren interes ekonomikoek eta sistema honen defendatzaile boteretsuek eragindako gatazka dela azpimarratu du. Egoera hau dela eta, Urreak sakonki deitoratu du talde parlamentarioen arteko adostasun falta, Euskal Herria bereizi beharko lukeen elkartasun internazionalistaren bidetik aldetzen gaituelako.