EH Bilduko legebiltzarkideek greba eguneko soldata Gipuzkoako egoitzetan greban dauden langileei bideratu diete
Gehiengo sindikalak eta hamaika eragilek maiatzaren 30ean deitutako greba orokorrean parte hartzearekin batera euskal jendartearekin hartutako konpromisoari jarraiki, EH Bilduko legebiltzarkideek greba egun horri zegokion soldata kobratzeari uko egin diote eta Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan greba mugagabean dauden langileei bideratu diete gaur Donostian, Bulebarreko akanpadan bertan, hain zuzen. Parlamentarioek koherentziaz jokatzea eta diru kopuru hori horrela bideratzea erabaki dute Legebiltzarreko zerbitzuek azaldu zutelako legalki ezinezkoa zela greba eguneko soldata hautetsien nominatik zuzenean deskontatzea.
“AHTa aberatsentzako trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruz ordaindutakoa”
EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek eta Marian Beitialarrangoitiak prentsa agerraldia egin dute Oregi sailburuari eta Urkulluren gobernuari berriz ere eskatzeko EAErentzat xahutze ikaragarria den abiadura handiko trena egiten jarraitzeko asmoa eten dezatela, are gehiago, krisialdian murgilduta gaudenean. Salatu dutenez, euskal Ya aberatsei begira eginiko trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruarekin ordaindutakoa. Era berea, nabarmendu dute inora ez doan trena dela, ez baitago bermatuta hasieran aurreikusitako loturak izango dituenik.
“Erresidentziak borrokan – Trabajo invisible en lucha” hitzaldiaren bideoak
Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu zuen pasa den ekainaren 6an Donostiako Koldo Mitxelenan, Gipuzkoako erresidentzietako langileen egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Hitzaldien ostean, galdeketaren txanda ireki zen (bigarren bideoa) bere kabuz informazio eta bizipen desberdinen trukaketa batean bihurtu zena. Eztabaidan parte hartu zuten askok lurraldeko erresidentzia desberdinetako langileak ziren heinean, eztabaida borrokan jarraitzeko gogoz, animoz eta indarrez josita egon zen.
Alternatibak frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako Bilboko manifestazioan parte hartu du
Vegak gogorarazi du krimen frankisten kontrako auziaren aldeko euskal plataformak urrunetik, enbaxada argentinarretik alegia, bideokonferentziaren bitartez adierazpenak egiteko aukera izatea espero duela hilabete honetan. Hasiera batean maiatzean egingo baziren ere, Mariano Rajoyren gobernuak egindako presioaren ondorioz bertan behera geratzea lortu zuten. Alderdi ezkertiarretik Madrilen azpijoko hauek salatu dituzte: “Alderdi Popularrak, hainbestetan besteei bortizkeria gaitzestea exijitzen duen berberak, agerian utzi duelako oinordeko zuzena izanik, ezinezkoa zaiola erregimenaren kontra egitea”.
Murrizteko ideiak
"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala murriztu daiteke.
http://alternatiba.net/idazlanak/2633/murrizteko-ideiak
Oposizio eraikitzailetik eta elkarlanaren bidez politika ankerrak baldintzatu eta aldarazten ari gara
Bi urte eta astebete igaro dira Bilboko Areatza honetan bide bat ibiltzen hasi ginenetik. Hauteskunde kanpaina bitxia abiatu genuen 2011ko maiatzaren 5eko gau hartan. Epaileen baimena behar omen genuen herritarrek hautatuak izateko. Handik hamabost egunera, baina, argi erakutsi genien, gu milaka eta milaka herritarren borondateari ezker heltzen ginela Euskal Herriko erakundeetara.
Faxismoari trabarik ez Europan
Clement Meric talde nazi batek Parisen erail duen egun berean, Kataluniako ultraeskuin zinegotzi Juan Gomez Monterok twitterren beste hilketa bat ospatzen du, Guillem Agulloren hilketa alegia, orain dela hogei urte Montanejos castelloar herrian labankada faxista batek akabatu zuena. Gomez Monteroren hitzetan, Guillem Agullo “orain dagoen lekuan ondo dagoen putakumea da”. Ez du esaten ostera, bere borreroak Espainiako muturreko eskuin alderdiei lotuta daudela.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/2624/faxismoari-trabarik-ez-europan
Azkunari Kukutzaren auzitik erretiratzeko eta interes pribatuen alde lan egiteari uzteko eskatu dio Alternatibak
Alternatiba Bilboko bozeramaile Jorge Segovianok, Bilboko alkate Iñaki Azkunari eskatu dio Kukutza gaztetxearen hustearen inguruko istiluak prozesatzen dituen auzia uzteko, orubearen jabe Cabisa enpresak, 2011an eraikinaren hustearen ondorioz egon ziren hiru inputatuen eta 23 atxilotuen kontrako auzian salaketa pertsonal bat egitera uko egin dionean.