Alternatibak Irungo Alardean emakumeak baztertzea ahalbidetzen duen egoera normalizatzeko ahalegina salatu du
Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile, Diana Urreak, Gipuzkoako gizarteari dei egin dio aurten ere datorren igandean, ekainak 30, Irunera hurbiltzeko “alarde publiko, parte-hartzaile eta parekide bakarrean” desfilatzen duten gizon-emakumeak babestera. Urreak “faltsua” iritzi dio zenbait komunikabidek urtero islatzen duten normaltasun egoerari, izan ere, “normaltasuna etorriko litzateke alarde bakarra egitetik, zeinetan herriko emakume eta gizon guztiek parte hartzeko aukera izango luketen”.
Aniztasun eta askatasun sexuala ukatzen dutenen aurka kalera ateratzeko arrazoiak daude aurtengo E28an ere
Tamalez, Euskal Herrian ere ematen dira oraindik erasoak eta inposizioak matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia darabilten jarreretatik. Horren eredu dira Vatikanoak egin eta Hego Euskal Herriko apaizei bidalitako homosexualitatearen aurkako eskuliburuak. Baina Iparraldean ere pairatzen ditugu erasoak, sexu bereko ezkontzak egin nahi ez dituzten politikarien eskutik, Frantziako legebiltzarrak berririk onartutako legea urratuta.
E28. Abiapuntua gara gu
44 urte izango dira E28a ospatzen duela sexu askatasunaren aldeko mugimenduak, 44 urte trabesti, transexual, gay eta lesbianen matxinada horretan "aski da, ez gaituzue geldituko" esan zutenetik, eta aurre egin zioten poliziaren, epaileen, politikoen eta elizaren errepresio etengabeari… beren arauetatik at zegoen oro zapaldu eta debekatzen zuen sistema heteronormatiboari aurre egin zioten. Poliziak itotzen zituen gazte horiek deserri sexuala aurkitu zuten Greenwich auzoan, eta New Yorkeko Stonewall Inn tabernan.
(artikulua gazteleraz baino ez dago, kolaborazioa baita)
http://alternatiba.net/idazlanak/2662/nosotrxs-somos-el-punto-de-partida
Matutek Rodolfo Aresi parlamentuan: Oraindik uste al duzu Cabacasena istilu larri baten ondoriozko heriotza izan zela?
EHBilduko parlamentari eta Altenatibako bozeramaile Oskar Matutek Eusko Legebiltzarrean hitza hartu du, Herrizaingo Saileko sailburu ohia Rodolfo Ares bertara gonbidatu ostean, honek, pasa den 2012ko apirilaren 5eko gertakizun nahasiak argitzera deitua, Ertzaintzaren talde batek jaurtitako gomazko pilota baten bitartez Iñigo Cabacas gaztea hil zen egun berean. Matutek, egun horretako gertaeren eta hauen arduradunen inguruko zalantzak argitzeko ahalegin batean, Aresi nahitaezko galderak egiteko aprobetxatu du bilkura.
Urduñako Udalaren koherentzia txalotu du EH Bilduk, eta inplikatzeko eskatu die Aldundiari eta Kutxabanki
Urduñako Udalak garrantzia handiko erabaki bat hartu zuen atzo, erabaki historiko bat. Carlos Arranz alkateak jakinarazi zuen gizarte zerbitzuak lehenetsiko dituztela, bankuen aberasteko apeta ezin asezkoaren gainetik. Eta, hartara, herritarren ongizatea bermatuko duela Urduñako Udalak. Erabaki horren bidez, herritarrekiko erantzukizunez jokatzea posible dela erakutsi du Urduñako Udalak. Borondate politikoa baino ez dela behar horretarako, eta herritarren beharrizanak lehentasunen artean kokatzea. Besterik ez.
Bilbao RuInA 2000, edo 203
Bilbao Ria 2000 hondamena baino ez da. Eta ez da gure iritzia, ez bakarrik behintzat. Iritzi berekoa da Jose Luis Bilbao Basket Ahaldun Nagusia, joan den astean aitortu baitzuen "crack finantzieroa" zuela etorkizun bakartzat. Horregatik egin daitekeen bakarra, hala dio, "itxiera ordenatua" da, neurria egokiak ezarrita, zertarako eta "bazkideon kalte ekonomikoa ahalik eta txikiena izan dadila". Bilbao RuInA 203 espekulazioan oinarritutako erankundea zen, enpresari eta finantza botere desberdinekin Monopolyan jolasteko txokoa. PPSEAJ hirukoteak betidanik babestu du, zoragarria zelakoan.
http://alternatiba.net/idazlanak/2647/bilbao-ruina-203
Diana Urrea: “Prostituzioan diharduten emakumeak ikustezinak ez ezik, hauek erasotzea askoz errazagoa da”
EHBilduko parlamentari eta Alternatibako Mahai Feministako kide Diana Urreak, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz emandako azken hilketak salatzeko. Urreak, Urkulluren gobernuak ezarritako politikak kritikatu ditu eskasak direla agerian utziz. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari Indarkeria Matxistaren Kontrako Plan Integrala berehala diseinatzera dei egin dio, prebentzio politikak eta baterako hezkuntza bultzatuko dituena.
Metala, orain eta beti
Gure bihotzeko musikak izan zuen bezala, euskal industria metalurgikoaren sektoreak bere urrezkoa garaia orain dela hamarkada batzuk bizi izan zuen. Sektore industrialaren santu-zeinuak, 70., 80. eta 90. hamarkadetako langile borrokaren erreferente, gaur, egunetik egunera indarra galtzen ari du. Alabaina, aurreko garaietako rock-zaleen moduan, izan zuenak, egun ere baduelako. Eta gaur egun, enpresariak, PSOE, PP eta PNVren gobernu neoliberal desberdinez babestuta, argi dago borroka irabazten ari direla. Iraganeko borroken ondorioz lortutako lan eskubideak kentzen dituzten heinean, pankartak, grebak eta borrokak berpizten diren bitartean.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2646/larga-vida-al-metal