Duintasuna edo esklabotza
Zenbat balio du gure duintasunak? Zenbateraino onartuko dugu zapalduak izatea, aurkezten diguten eskaintza soziala bidegabea dela konturatu arte? Esklabotzaren pareko lan baldintzak, askok ordaindu ezin izango dugun osasungintza pribatua, aberatsen seme-alabentzat pentsatutako hezkuntza prekarioa, babes sozialaren desagerpena… aldi berean, aberastasun handiak etengabe hazten eta enpresen etekinak biderkatzen ikusten ditugu. Guztia gure lepotik, beti gure lepotik.
http://alternatiba.net/idazlanak/2698/duintasuna-edo-esklabotza
Ontziolen auzian ere, Europar Batasunak nahi du kudeaketa eskasaren ondorioak langileek ordaintzea
EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du Euskal Herriko ontziolen sektoreak bizi duen egoeraren aurrean. Europako Batasunaren (EB) jarrera dago egoera horren sorburuan. EBk bere jardunean hartu duen norabidea ezin daiteke EH Bilduren helburuetatik urrutiago egon. Alde batetik, proiektu komuna eta sozialki justuaren alde lan egiteari uko egiten dio; bestetik, lan-baldintza duinak eta kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortu eta mantendu ordez, epe motzeko interes berekoiei begira kokatzen da: interes finantzario eta espekulatiboen alde egiten du, presioa egiten duten lobbiei men eginez. Eredu neoliberalik neoliberalena gainditu da Europar Batasunaren politika-ildoan.
Mikel de la Fuente: Pentsioen erreformak inposatzen dizkigute eta pobrezia besterik ez dute sortzen
De la Fuentek azaldu zuen 1985etik Espainiako gobernu diferenteek "pentsioak murriztera mugatu" direla. Pentsio oso baxuak direla ohartarazu zuen eta ordezkatze tasa, pentsiodunak jarduera aktiboan jasotzen zuena erretiroan kobratzen duenarekiko, %58an dagoela, adituaren ustez %75etik gorakoa izan beharko litzatekeen arren. (Gazteleraz dago artikulua eta bideoa)
Alternatibak salatu du Irungo alkateak emakumeak berriz baztertu dituela Alardean eta normaltasun irudia islatu nahi izan duela
Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.
Pregoren kasua bezalakoak ahalbidetzen dituen kudeaketa eredu ilun bera da Bizkaiko Aldundiarena
Onura pertsonalerako guztion diruarekin ehunka milako gastuak egitea nahikoa ez, legez kanpo 183.000 euro jasotzea nahikoa ez eta gainera, Pregok Metroko langileen eta erabiltzaileen arteko konfrontazioa bultzatu zuen. Eta ezin dugu ahaztu Pregoren aurretik ere, aurreko taldeak 500 milioi euroko zorra utzi ziola Bizkaiko Garraio Partzuergoari.
Amaia Agirresarobe: Foru legeek emakume eta gizonen artean sortzen dituzten desberdintasunekin bukatu behar dugu
Pasa den ekainaren 14ean Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Amaia Agirresarobek proposamen bat aurkeztu zuen osoko bilkuran, foru legeek emakume eta gizonen artean sortzen dituzten desberdintasunekin bukatzeko. Gaur egun, Aldundiak ez du bere prozesu arauemailean generoaren inpaktua aztertzen duen inolako ikerketarik barneratzen, arduragabetasun politiko eta konpromiso falta itzela agerian uzten duena.
Milaka langileen lan eskubideak galtzeari aukera deritzo patronalak
Astebete baino ez da falta beharginen lan eskubideen kontra sekula egindako atentatu handienetarikoa gerta dadin; lan itunen ultraaktibitatearen amaiera. Bata bestearen atzetik, azken lan erreformek jaten joan dira langile klasea, hau da, lan harremanetan alde ahulena, babesteko zeuden oinarrizko berme guztiak. Eta orain errematea dator, lan itunak lurperatzea.
Daniel Raventos: Demokrazia izango dugu edo aberastasuna gutxi batzuren eskuetan izango dugu, biak izatea ez da posible
Daniel Raventos, Oinarrizko Errenta Sareko presidentea, Alternatibak gonbidatuta Gipuzkoara etorri zen alderdiak antolatutako hitzaldi batean parte-hartzera, “Oinarrizko errenta, eskubidea edo limosna?” lemapean ospatu zena. Hitzaldiaren ostean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon zen ere, oinarrizkoa errentaren nondik norakoak azaltzen: oinarrizko errentak, herritar guztien behar materialak bete ez ezik, gizakiari bere etorkizunaren gaineko erabakiak askatasun handiagorekin hartzeko aukera emango dio eta hortaz, zoriontsuago izateko aukera ere.
Asier Vega Eroski-Fagorren lehentasunezko ekarpenenen inguruan Bizkaiko Batzar Nagusietan
Inork ez du ukatuko erakunde saltzaileen eskutik ekintza desegokiak eta lekuz kanpokoak eman direla, legez kanpokoak ere (epai batzuek agerian uzten dutenez) eta gehiegikeria horiek bere osotasunean zuzendu eta konpondu behar direla. Ez dago azkarregia izan beharrik jakiteko produktu hauek norbaiten esku uzteko modurik onena balizko bezeroei eskaintzea zela, iruzurra pairatu dutenek urte luzez beren aurrezkiak kudeatu dituztenengan duten konfiantza horretarako erabilita.