Alternatibak Adegiri erantzun dio mehatxu bakarrak langileen eskubideen aurkakoak direla
Adegik Politika Sozialeko diputatu eta gure Alternatibako kide Ander Rodriguezen aurka jarritako salaketaren berri izan dugu asteon. Zentzugabekeria honen aurrean, gure kideari adierazitako erabateko babesa berretsi ez ezik, Gipuzkoako erresidentzien gatazkan patronalak izandako jarreraren balorazioa zuekin partekatu nahi dugu.
Makinaria harrikatuz
Nazka ematen dit. Ez istripuak, horrek ere nazka ematen badit ere, gaia jorratzen ari den moduak ematen dit nazka. Gaurko egunkari guztietan makinariaren Facebook perfila agertu da, harrokeriaz 2012. urtean 200km/orduko bidaia egin zuela esaten duena. Eta noski, jada mundu guztia harriak eskuan dago prest, gizon hau erruduna delako. Gurutziltzatu dute. Ustezko errugabekeri hori, maila altuko pertsonaiekin kontu handiz beti azpimarratzen duten berdina, ezerezean geratu da; pertsona xehe batez ari garelako. Gizon hau erruduna da, eta bera akabatzea ezinezkoa zaigulako, bizi dezala horrekin.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2751/lapidando-al-maquinista
Autodefentsa: eskubide legitimoa emakumeentzat
Osasunaren Mundu Erakundeak indarkeria matxistaren izaera «epidemikoaz» hitz egiten du azken txostenean. Nik ikusten dudana da erabat prestatuta dagoen sistema bat, emakumeak gizonen mendean jartzeko, eta asmatutako diseinu hori hausten dutenen edo zalantzan jartzen dutenen jokabidea arautzeko pentsatuta dagoena. Izan ere, sistema patriarkala kultura, gizarte, lege, politika eta ekonomia erregulazio baten emaitza da, Gipuzkoan eta mundu osoan emakumeen denbora, gorputza, afektuak eta lana desjabetzeko eta gizonen zerbitzura jartzeko pentsatuta dagoena.
http://alternatiba.net/idazlanak/2738/autodefentsa-eskubide-legitimoa-emakumeentzat
Alternatibak bere babes eta elkartasun osoa eskaini dio Ander Rodriguez diputatuari Adegiren jazarpen estrategiaren aurrean
Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor salatu du Gipuzkoako Aldundiaren kontra Adegik egiten ari duen jazarpen estrategia, eta zehazki, Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezen kontrako erasoa; eta horregatik, bere babes eta elkartasun osoa eskaini dio.
Polizia ugari, soluzio gutxi
Bilbon eraso sexisten kopurua gora egin arren, PNVko jaun-andreek berdintasun aurrekontua eta indarkeriaren aurkako programak murriztu egiten dituzte urterik urtera. Bitartean Alkateen Foroa bezalako ekitaldia antolatzen dute, herritarrik gabeko topaketa bat, enpresa handiek euren negozioak egin ahal izateko egina, eta 500.000 euroko kostua izan duena. Horretarako dirua egon badago; emakumeentzat ordea, ez.
http://alternatiba.net/idazlanak/2737/polizia-ugari-soluzio-gutxi
Osasungoa eta hizkuntzen galera
Euskarak osasungintzaren jarduera esparrua bere egin behar du aldez edo moldez; osasungoa goitik behera euskaldundu behar dugu, euskara salbatuko bada. Denbora aurrera doa, ez dago gelditzerik; bizitza eta heriotza ez dira baratzen, baina ospitaleetan ibiltzen den hizkuntza ez da inoiz hilko.
http://alternatiba.net/idazlanak/2750/osasungoa-eta-hizkuntzen-galera
EHBilduk eskatu die Instituzioei langileen lan baldintza duinak zain ditzaten zuzeneko zein zeharkako kontratazioetan
Azken bi asteotan beste 150 bat enpresetan gertatu den bezala, enpresa horretan lan hitzarmenen iraun epea bete eta ultra aktibitatea kendu zaie. “Gure ustez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bere erantzukizuna izan behar dute eta frenoa jarri behar diete lan erreformak izango dituen ondorio latzei. EHBilduren aburuz, Erakunde Publikoak eredugarriak izan behar dira eta bere herritarrak lan baldintza duinetan egotea defendatu behar dute”, esan dute David Pinak eta Luis Salgadok.