ZER DA ARABA TRAN? Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duen proiektua da Araba Tran, erdi tren erdi tranbia. Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.
HELBURUAK
Tren soziala da. Egunero pertsonak zein merkantziak modu eraginkorrean garraiatzen duen trena eta, era berean, ekonomikoki bideragarria den garraioa. ARABA TRANek herrialdeko garapenean ekarpena egin dezake ikuspuntu sozial eta ekonomikotik jasangarritasuna eta lurralde kohesioa bermatuz.
EZAUGARRIAK
Egungo korridoreak dituen zortzi geltokiei (Manzanos, Argantzun, Langraitz, Gasteiz, Oreitia-ahora en desuso-, Dulantzi, Agurain y Albeniz) beste hamabi jartzea planteatzen da.
Horietako bost Gasteizko Udalerrietatik kanpo egongo litzateke:
1. Arasur
2. Armiñon,
3. Subillabide,
4. Aguraingo Industrial Poligonoan
5. Asparrena-Donemiliagako Industrial Poligonoan.
Beste zazpiak udalerrian egongo lirateke:
1. Jundiz / Ehari-Gobeo: Situada en el puente de la calle Zurrupitieta kaleko zubian egongo litzateke eta Jundiz eta Ehari-Gobeori emango lieke zerbitzua. Bertan 10.000 bat langile daude.
2. Borinbizkarra: egin beharreko oinezkoen pasabidearen alboan.
3. Ariznabarra / San Martin: Pedro Asuako zubian.
4. Aranzabal : Carmelo Bernaolaren pasabidean
5. Hiri gunean. Egungo tren geltokiak. Hiri erdian 8.500 bat lanpostu daude eta Arabako Campusera 13.000 ikasle doaz egunero.
6. Santa Lucia / Oreitiasolo:Jacinto Benaventeko zubian. Oreitiasolora egunero cuenta 4.000 bat langile doaz.
7. Salburua: Salburuako Boulevardeko zubian
8. Arkaiate: Gasteizko azken geltokia.
NORI ESKAINIKO DIO ZERBITZUA?
Guztira, egunero 10.000 erabiltzaile izan ditzake.
18 udalerriei, 9 industria poligonori eta Arabako Campusi emango die zerbitzua.
MAIZTASUNA
Aldiriko trenaren zatian, 20 minutuko maiztasuna izan dezake sei comboy erabiliz. Tranbia den beste zati horretan, bi comboy gehiago erabiliz, 10 minutuko maiztasuna izango luke.
EMAN BEHARREKO URRATSAK
- Instituzioetan proiektua bultzatzeko konpromisoa hartu dugu.
- Baina, batez ere, herrialdeko agende ezberdinekin garatu nahi dugu elkarrekin.
- Horretarako harreman dinamika hasiko dugu proiketuraren zehetasunak azaltzeko.
- Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Alfundiari eskatzen diegu Madrili erabilera lagapena eska diezaioten Eusko Trenbide Sareak linea kudeatu ahal izateko.
Aurkezpenean egon dira Belen Arrondo (legebiltzarkidea), Patxi Mtz. de Albeniz (biltzarkidea) eta Kike Fdez. de Pinedo (Gasteizko Zinegoztia). Horiekin batera, Gustavo Fdez. Villate (Aguraingo Kuadrillako presidentea), Diego Castañares (Asparrengo Alkatea), David López de Arbina (Donemiliagako Alkatea), Igor López de Munain (legebiltzarkidea), Gorka Ortiz de Guinea (biltzarkidea), Iratxe López de Aberasturi (Gasteizko zinegotzia) eta Josu Estarrona.