Arabako Biltzar Nagusiek EH Bilduren proposamena ultraaktibitateari mugak ez jartzea onartu dute. Koalizioak aurkeztu duen mozioak Foru Aldundian edo instituzioaren elkarte eta enpresa publikoetako zein erakunde autonomoetako edo Aldundiari zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresetako langileen hitzarmen kolektiboen iraunaldia ez bukatzea eskatzen zuen. Horrez gain, PSEk eta EAJk egindako ekarpenak ere onartuak izan dira. Hasiera batean, Alderdi Popularrak sinatu badu ere, bozkatzeko orduan, Alderdi Popularrena izan ezik, gainontzeko talde guztien bozak jaso ditu.
EH Bilduren helburua, langileen lan baldintzak babestea zen. Izan ere, hauek guztiak ultra jarduera galtzeko arriskuan egon daitezke eta horren ondorioz, 2012ko uztailaren 7a baino lehenago salatu ziren lan hitzarmen guztiei iraunaldia agortuko zaie. Iaz egindako azken Lan Erreformaren ondorio larria da eta enpresaren lan hitzarmena edo hitzarmen sektoriala galduz gero beheko hitzarmenaren menpe egotera pasako dira.
EH Bilduren elebidunak Luis Salgadok azaldu duenaren arabera, “langile hauek bakarrik bi aukera dituzte: enpresa bakoitzean lan hitzarmen bat negoziatu edo Langileen Estatutuak ematen duen aterki estuaren babesa bilatu baina horrek suposatzen du, adibidez, gutxieneko soldata 645,30 eurokoa dela. (14 ordainsari urtean).
48.000 bat langile izango dira kaltetuak Madrilek inposaturiko erreforma honen ondorioz. Euskadiko Lan Harreman Kontseiluak emandako datuak dira eta datu horien arabera 2013ko uztailaren 7tik aurrera 18 lan-hitzarmen sektorialek galduko dute iraunaldia eta 36.258 langile hitzarmenik gabe geldituko dira. Horrez hain, beste 115 enpreseetako hitzarmenak ere desagertuko dira eta 115.523 langile izango dira kaltetuak.
Horietako langile batzuk Arabako Foru Aldundian lan egiten dute edo Alderdi Popularrak zuzentzen duen instituzioari zerbitzuak eskaintzen dizkion enpresa batean ari dira lanean. Horregatik, EH Bilduk ultra jarduera ez galtzea eskatu du baita enpresa edo elkarte publikoetan edo erakunde autonomoetan ere. Eh Bilduren ustez, Foru Aldundirako lan egiten duten enpreseei ere lan erreformaren puntu hori es aplikatzea ere eijitu behar diete. “Bestela lan amildegira eramango ditugu langile horiek guztiak”, esan du Salgadok.