Sotanak eta arrosarioak Aste Nagusian
Boteretsu hauen artean Eliza Katolikoa dago, bere doktrina beste doktrinen gainetik kokatzeko betiko gogo biziaz, erakunde publikoak bere estrategiaren parte-hartzaile zuzenak bihurtzen dituena. Horrela, eta gizarte laiko eta akonfesionalean bizi bagara ere, administrazio asko eta asko diraute erritu erlijiosoak, katolikoak gehien bat, bultzatzen eta hauetan parte hartzen, betiere, aurretik aipatutako akonfesionaltasun, laikotasun eta berdintasun oinarriak ezerezean utziz.
http://alternatiba.net/idazlanak/2765/sotanak-eta-arrosarioak-aste-nagusian
Ander Rodriguezi elkarrizketa BERRIAN: Adegik ez ditu bete bere helburu politikoak; horregatik salatu gaitu
"Nire kontrako salaketak helburu politiko garbiak ditu. Beldurtu egin nahi naute, eta aurreko baldintzetara bueltatu: ordaindu, isildu eta baldintzarik ez jartzea zahar etxe pribatuetan aldundiak itunduta dituen lekuetan. Hori da Adegik duen helburua. Baina gobernu honek orain arteko bideari jarraituko dio. Feminizatua dagoen sektore horren baldintzak hobetu nahi ditugu"
Pertsonak aurretik datoz?
Behin eta berriro pertsonak aurretik doazela esaten diguten indar sumisoak dira, errealitatean negozioei garrantzi handiagoa ematen badiote ere. Betikoei, behekoei murrizketak ezartzen dizkieten indar sumisoak, kartoizko dekoratu bat izango balitz bezala, itxurazko ongizate eredu honi eusteko, gutxi batzuei pribilegioak eskaintzen dizkiona gehiengoaren eskubideen kontura.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2757/%C2%BFlo-primero-son-las-personas
Kongresuko espektakulu lotsagarriaren ondoren, Madrilgo gobernuari gure herriaren aitortza eta erabakitze eskubidea errespeta ditzala eskatzen diogu
Abuztuaren 1ean, Mariano Rajoy PPko gobernu presidenteak espainiar Kongresuan egindako konparezentzia dela eta, EH Bildutik honako irakurketa-balorazioa egin nahi dugu. Euskal Herritik begiratua, espainiako Kongresuan ikusi zen "espektakulua" guztiz lotsagarria izan zen. Espainiako presidentea den Rajoyk eta oposizioko buru den Rubalcabak Kongresuan eman zituzten azalpenak iraingarriak behar lukete izan zen edozein espainiarrentzat, ez bata ez bestea ez direlako batere sinesgarriak ustelkeriaren aurkako borrokan.
Amaia Agirresarobe: Emakumeon eskubideak ez dira negoziatzen, ez eta gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea ere
Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresarobek emakumeek haien sexualitatea, eta gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzeko eskubidea defendatu du Batzar Nagusietan, Gallardonek kongresuan aurkeztutako abortuaren legearen gaineko erreforma proposamenari erantzuteko ahalegin batean. Agirresarobek, sinemen erlijiosoen gainetik, estatu baten betebeharra pertsona guztien eskubideak bermatzea dela azpimarratu du -emakumeen eskubideak barne-. Baina tamalez, erreforma proposamen honen ondorioz bigarren maila batera mugatu dituztenak berriro ere.
Alternatibak Herriko tabernen gisako prozesu politiko guztien amaiera eta oinarrizko eskubideen jazarpenarekin bukatzeko exijitu du
Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek, Otegi, Elkoro, Garmendia eta Kortazar ‘Herriko tabernak’ auzitik kanpo uzteko Auzitegi Nazionalaren erabakia “guztiz eskastzat” jo du, “pertsona hauek prozesutik kanpo daudelako pozik gauden arren, oraindik ere, elkartzeko eskubidea zein adierazpen askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak jazartzen dituen epaiketa da hau, politika egitea delitu bakartzat duten pertsonen kontra egiten duena”.
Euskal Herria 2017: Globaliza dezagun borroka, globaliza dezagun itxaropena
Nekazaritza eta garapenkeria kapitalisten aurrean, Via Campesina mugimenduak alternatiba teoriko-praktiko bat proposatzen du, «elikadura subirano- tasuna» izenaz ezagutzen dena. Elikadura subiranotasunak, kanibalismoa ez sustatzeaz gain, defendatzen du pertsona eta herri guztiek beren elikagaiak ekoizteko eskubidea dutela, eta nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza politiken inguruan erabakitzeko eskubidea. Aldi berean, harreman sozial bidezkoagoak proposatzen ditu, zapalketarik gabeak, non emakumeak eta gizonak berdintasunean biziko diren, eta gutxiengo, klase sozial eta belaunaldi guztien eskubideak errespetatuko diren.
Asier Vega: Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako indarkeriaren arabera neurtu
Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Alderdi Popularrak Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako Terrorismoaren biktimen aitortza eta erreparaziorako arauz besteko proposamenari erantzuten dio: "Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako bortizkeriaren arabera neurtu. Biktimak dira indarkeria edo eskubideen urraketa sufritu dutelako".