Orain astebete, Kolonbia mobilizazio jendetsuen eszenatoki bihurtu dela, Paro Nacional Agrario y Popular izena jaso duen mugimendua, alegia. Kolonbiak Estatu Batuekin, Europarekin eta Korearekin sinatutako merkataritza askerako itunak indarrean egotearekin eta politika ekonomiko neoliberalen aplikazioekin batera, nekazaritza, meatzaritza, garraioa eta industria bezalako sektore zabalei ondorio oso negatiboak ekarri dizkie.
Gizarteko maila babesgabetuenek sufritzen duten pobrezia endemikoa kronikoa bihurtu da. Baina herriak nahikoa duela esan du. Herri xumeek eta munduko langileek ezaugarri duten sendotasunaz eta ausardiaz lagunduta, Kolonbiako herritarrak manifestazio zabal eta jendetsuetan altxatu dira, herrialde osoan zehar, mezu argia eta biribila zabalduz: justizia sozialak ezin du gehiagorik itxaron, herri langile eta pobre baten bizi-baldintzak duinak izan behar direlako; eta hau, estatuaren lehetasuna behar du izan.
Eredu demokratikoen artean hoberenetarikoa duela harrokeriaz baieztatzen duen herrialde honek, aldi berean, bere herriari lurrak lapurtu eta enpresa transnazionalei ematen dizkio, baliabide naturalak ustiatzeko eta bidean topatzen duten guztia suntsitzeko ahalmenarekin batera; adierazpen askatasunaren oinarrizko eskubideari erantzuteko herritarrak zapaltzen dituena eta giza eskubideak eta bakeaz eraikitako justizia soziala defendatzen dutenak espetxeratzen dituen herria ere bada. Hauxe dugu Hubert Ballesteros kidearen kasua, nekazari buru gailena ez ezik, Central Unitaria de Trabajadores (CUT)-ko kide, Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria (FENSUAGRO)-ko presidenteorde, Mesa de Interlocución y Acuerdo (MIA)-ko ordezkari eta Junta Patriótica Nacional del Movimiento Político y Social Marcha Patriótica-ko burukide ere dena. Atxiloketa hau, herri klasearen eskubideak denfendatzeaz aparte, eredu kapitalista zapaltzaile hau lurperatzeko alternatibak aurkezten dituztenentzat berme politikorik ez dagoen seinale berria da.
Hildakoak, zaurituak eta atxilotuak, horixe da gobernuaren erantzuna. Hala ere, borroka aurrera doa eta datozen egunetan, gatazka areagotuko da sektore berrien, ikasleak adibidez, bateratzeari esker. Borrokaz osaturiko astea dugu aurretik.
Horregatik, Alternatibatik gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diogu justizia sozialaren aldeko borroka egiten duten nekazariei, komunitate indigenei, afro-ondorengo pertsonei eta Kolonbiako beste herri sektore guztiei. Eta aldi berean, herri klasearen eskubideak aldarrikatzeagatik preso dauden guztien kaleratzea eta manifestarien kontrako erasoak bertan behera gelditzea exijitzen diogu Kolonbiako estatuari, ideiak eta protestak libreki kaleratzeko eskubide konstituzionala bermatuz, eta benetako bakea lortzeko bideari jarraituz.
Bukatzeko, Kolonbiako eta latinoamerikako beste herrialdeen adibidea jarraitzera premiatzen ditugu herriak, borrokaren bitartez bizi-baldintzen hobekuntzara jotzen ari direlako. Eta bestaldetik, garai historiko honetan Kolonbiari publikoki haien elkartasuna ematera deitzen ditugu ere. Gora herriak, gora Kolonbiako herria!