Kontzentrazioa Kolonbiako nekazariekin elkartasunean
Nekazal Geldialdi Herrikoia abuztuaren 19an hasi zen eta orain arte 9 hildako, 800 zauritu eta 512 atxilotu eta epaitu utzi ditu. Tartean, Hubert Ballesteros, CUT-Langileen Zentral Bateratuko batzorde exekutiboko kidea, FENSUAGRO-Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Federazio Sindikal Nazional Bateratuko presidente-ordea, MIA- Elkarrizketa eta Akordiorako Mahaiko bozeramaile eta Marcha Patriotica izeneko Mugimendu Politiko eta Sozialaren Batzorde Patriotiko Nazionaleko kidea, abuztuaren 22an Bogotan atxilotua.
Eta eguzkia ere bai
Guzti hau salneurriaren defizitarekin amaitzeko aitzakia baino ez da, ate birakarian dauden politikariek eta oligopolioak herritarrak are gehiago espoliatzeko asmatutako mitoa. Salneurriaren defizitaren kontu-ikuskaritza serioa eskatzen dugu, datu errealak kontuan hartuta, ez oligopolioak asmatutakoak. Horregatik, dekretu honi desobedientziaren bidez aurre egitera deitzen dugu, autokontsumoaren alde eginez eta %100ean iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea saltzen duten Goiener bezalako kooperatiba elektrikoei erosiz.
http://alternatiba.net/idazlanak/2797/eta-eguzkia-ere-bai
Jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak
Jaiak herriarenak eta herriarentzat behar dute izan; errespetuan, parekidetasunean eta parte hartzeko eskubidean oinarritutakoak. Alternatibatik beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea eta horregatik, aurtengo jaietan pegatinen bidez jai eredu hau zabaldu eta defendatu dugu Euskal Herriko kaleetan. Eta horretan arituko gara lanean jaiak, benetan, herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak izan arte.
http://alternatiba.net/idazlanak/2798/jai-herrikoiak-parte-hartzaileak-eta-parekideak
Alternatibak bere Batzar Nazionalean erabakiko du Europako hauteskundeetan parte-hartzearen inguruan, irailaren 28an
Zenbait komunikabideetan azaldutako informazioen harira, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak argitu nahi du datorren urteko Europako hauteskundeetan parte hartzeko erabakia oraindik ez dela hartu. Izan ere, alderdiaren estatutuek zehazten dutenez, erabaki hori asanblada baten bidez hartu behar dute militanteek, eta horixe izango da, hain zuzen, Bilbon irailaren 28an, Alternatibaren hurrengo Batzar Nazionalak eztabaidatuko dituen gai nagusietako bat. Organo honek, eta ez beste inork, hartuko du Alternatibaren parte-hartzea izango duen edozein akordio hauteskundeei begira.
Kolonbiako herriak gobernuaren kontra altxatutako mobilizazioen harira Alternatibaren babes eta elkartasun komunikatua
Gizarteko maila babesgabetuenek sufritzen duten pobrezia endemikoa kronikoa bihurtu da. Baina herriak nahikoa duela esan du. Herri xumeek eta munduko langileek ezaugarri duten sendotasunaz eta ausardiaz lagunduta, Kolonbiako herritarrak manifestazio zabal eta jendetsuetan altxatu dira, herrialde osoan zehar, mezu argia eta biribila zabalduz: justizia sozialak ezin du gehiagorik itxaron, herri langile eta pobre baten bizi-baldintzak duinak izan behar direlako; eta hau, estatuaren lehetasuna behar du izan.
Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan
Euskal Herriak estatuen estrategia ukatzaileak gainditzeko borondatea eta asmoa plazaratu du. Eta EHBildutik bide horiek zabaldu eta bultzatzeko erabakia hartuta dugu ere. Egunez egun, pausorik pauso, bagoaz aurrera. Politika antisozialei aurre egiteko agenda dugu; gatazkaren konponbiderako ere; baita erabakitzeko eskubidea gauzatzeko eta Euskal Herria independentziaren bidean jartzeko agenda ere!
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2777/euskal-herria-martxan
Judith Uriarte, Pablo Gorostiagaren emazte zenaren heriotzaren inguruan
Berriz ere, sakabanaketak eragiten duen sufrimendua, suposatzen duen zigor gehigarria, salatu nahi dugu. Nahiz eta baimen guztiak lortu, Pablo ez dute garaiz ekarri eta ezin izan du bere emaztea agurtu. Gaurkoa bezalako egoeretan, ezin krudelagoak iruditzen zaizkigu Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Ordezkariaren adierazpen publikoak, orain zenbait egun sakabanaketa anekdota hutsa zela esan zuenean.