EH Bilduko ordezkariak Bartzelonara joango dira Diada dela eta, bertako erakunde politiko eta sozialek deitutako ekitaldietan parte hartzeko.
Koalizioaren zortzi ordezkari joango dira bertara, legebiltzarkide, diputatu eta alderdietako ordezkariak. Guztiak datorren irailaren 11an Bartzelonan egongo dira Asamblea Nacional Catalanak antolatutako eskimenetan: Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Maiorga Ramírez, Diana Urrea, Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina, Jon Iñarritu y Pernando Barrena.
EH Bilduren ordezkariek Kataluniako independentzia aldarrikatzeko hainbat ekimenetan parte hartuko dute egunean zehar eta parte hartze masiboa izango duen giza katearekin bat egingo dute. Giza katearen helburua 400 kilometro lotzea da, bere egunean Lituania, Letonia eta Estonian Sobiet Batasunaren okupazioa eta independentzia berreskuratzeko aldarrikapenaren alde egindakoa gogoratuz.
Giza katea 17,14etan hasiko da eta ordu beteko iraupena izango du. Ordezkari abertzaleak Bartzelona hiri erdian dagoen Gracia pasealekuan egongo dira, Kataluniako alderdi eta eragile independentistak laguntzen, iaz dagoeneko historikoa den manifestazioan egin zuten bezala.
EH Bilduk interes handiz begiratzen ditu Katalunian prozesu soberanista bultzatzen ari diren mugimendu sozial eta politikoak eta ikastera, esperientziak elkartrukatzera eta herrien subiranotasun prozesuaren bidean indarrak biltzeko asmoarekin joango da Bartzelonara.
Independentistak
Era berean, EH Bilduk Independetistak sareak larunbaterako deitutako giza kateetan parte hartzeko deia egiten dio gizarteari. Giza kateak arratsaldeko 7reta izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Kataluniako independentistei elkartasuna adierazteko “Catalunya – Euskal Herria. Bi herri, helburu bakarra: Independentzia” lema pean.