Alternatibak deitoratudu MCCn korporatiboa lehentesi dutela eredu kooperatiboaren aurrean
Matutek Fagorren inguruan sortutako egoera salatu du gaur, adierazle guztien arabera “Euskal Herriko industria ehunarentzat oinarrizkoa den eta milaka pertsonek osatzen duten enpresaren itxiera ekarriko duela”. Matutek gaitzetsi ditu biziraupenaren inguruan enpresak hartutako erabakiak “eredu kooperatiboaren gainetik, korporatiboa ari delako gailentzen, taldeko marka desberdinen arteko elkartasuna ahazteraino”. Hala, kooperatibismoaren demokratizazioa aldarrikatu du ikuspegi kapitalistatik bizkortzea eskatzen dutenen aurrean, horretarako enpresa hauetako erabakitzeko guneak berregitea beharrezkoa dela.
Gipuzkoa: murrizketa sozialik gabeko lurraldea
758,64 euro hauetatik, ia erdia, Gizarte Politikara bideratuko dira. Honek suposatzen du Departamentu honek iaz baino 9 milioi euro gehiago izango dituela. "Beraz, Gipuzkoan ez da murrizketa sozialik egongo. Behar gehien dauden momentuetan, estaldura soziala handitu behar dela uste dugulako, eta beste Gobernu batzuk ez bezala, murrizketa sozialak egitea konponbidea ez dela uste dugulako", adierazi du Ugartek.
http://alternatiba.net/idazlanak/2957/gipuzkoa-murrizketa-sozialik-gabeko-lurraldea
Maroto eta Athletic
Berriki, Maroto jauna turkiar kebab, txinatar azoka eta lokutorioen kontrako kanpaina batean sartu da. Alkate jaunaren arabera saltoki hauek ez dute osasun, higiene eta segurtasun arautegia betetzen, eta horregatik, ekintza hauek erregulatzen dituen ordenantza berria egingo duela dio. Baina zertaz ari da Maroto jauna? Arautegia betetzen ez badute, dagoeneko erregulatuta daudelako izango da, eta ondorioz, ez litzateke beharrezkoa izango arautegi berria egitea, besterik gabe, dagoena betetzea exijitu beharko luke. Baina noski, legea betearazteko duen gaitasun falta agerian utziko luke horrek, horregatik, hobe da beste batzuei gauzak leporatzea eta hautsa altxatzea besterik ikusteko gai izan ez gaitezen.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2952/maroto-y-el-athletic
Asier Vega: Elitezko kirolariak dira gehien irabazi eta faborezko tratu handiena jasotzen dutenak Bizkaian
Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak bizkaiko fiskalitateak pertsona dirudunei ematen dien faborezko jokaeraz aritu da: "Elitezko kirolariak dira gehien irabazten dutenak Bizkaian, eta hala ere, ez dute zergarik ordaintzen PNVren Foru Aldundiak azken hamarkadetan aberatsen neurrira egindako politika fiskalei esker. Zuen begien aurrean PFEZaren arau foralean zulo bat zenuten, kasualidadez, Bizkaian gehien kobratzen zutenen faborean egiten zuena. Baina Foru arau hau aldatzeko aukera ugari izan badituzue ere beti kontra bozkatu duzue"
AHTren obrak gelditu eta inora ez doan azpiegituraren gaineko eztabaida soziala irekitzeko exijitu du EHBilduk
bizi dugun egoera sozioekonomiko latza kontuan izanda, diru publikoko euro bat bera gehiago ez xahutzeko eta herri honen garapen ekonomikoa oraindik eta gehiago ez hipotekatzeko, EH Bildutik obrak gelditzea exijitzen dugu. Beharrezkoa da eztabaida sozial eta teknikoa gauzatzea obren egoeraren eta dauden aukeren bideragarritasunaren inguruan. Obrak geratzea eta eztabaida soziala, horixe izan behar da bide-orria Euskal Herriaren garapen ekonomikoa behin betiko ez hipotekatzeko.
Xabier Soto: Espainiar Gobernuak presoen eskubideak urratuz, guztion eskubideak urratu ditu eta hauek errespetatzeko garaia heldu da
Donostia 197/2006 Doktrinaren aurka egin zuten elkarretaratzean Alternatibako kide Xabier Sotok argi utzi dio Estatu Espainiarreko Gobernuari presoen eta pertsona guztion giza eskubideak errespetatzeko garaia dela.
Asier Vega: Euskal gizarteak ez du onartzen epaiketa politiko gehiagorik
Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak larunbateko manifestazio nazionalaren hasieran eginiko adierazpenak, epaiketa politikoak salatu eta aro berria ireki dela gogorarazita, gizarteak epaiketa politiko gehiagorik onartzeko prest ez dagoen bitartean.
Alternatibak dio epaiak agerian utzi duela Espainiako estatuak presoen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela
Horixe da askok ahoak betetzeko darabilten “zoru etikoa” delakoa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak harriz harri desegin diena, Estatu espainiarreko Gobernuak euskal presoen giza eskubideen urraketa sistematikoa erabiltzen duela berretsi egin baitu.
Diana Urrea: Pertsonak izan behar dute politika publikoen erdigune eta ez merkatuak
Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Diana Urrearen interbentzioa UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileek eskatutako komisioan, krisiak haurren populazioan duen eraginaren inguruan duten esperientzia azaltzeko. Urreak, hezkuntzan, osasunean, politika sozialetan, lan erreformetan… egindako murrizketek gizartearengan eragin handia izaten ari direla azpimarratzen du, umeak, eta hein handi batean, neskatilak direla kapitalismoaren ondorio latzenak jasaten dituztenak.