Irailaren 20an eta 21ean, Kanarietako ezker soberanistako lagunek, Shema Riverak eta Hugo Saavedrak Soberanistas de Izquierda-ko kideak eta Vicente Quintanak Unidad del Pueblo-ko idazkari nagusiak, Espainiako estatuan ematen den herri askapenerako borrokarik ezezagunena gerturatu ziguten; Kanarietako Uhartedia eta bere herriaren deskolonizazio, independentzia eta askatasun sozialaren aldeko borroka, hain zuzen.
Shema Rivera:
Jatorri andaluzeko historialaria, S.A.T-eko kide da, azken kongresuan aukeratutako Batzorde Nazionalean parte hartzen duelarik. JALEO izeneko Andaluziako gazte erakunde independentista eta sozialistan militante izandakoa da. Kanarietako konkistaz, Kanarietako Herriaren erresistentziaren jatorri historikoaz eta Movimiento Canarias Libre sortu bitartean izandako bilakaeraz hitz egin zuen. Hala, Secundino Delgado, Jose Miguel Perez, Juan Garcia “El Corredera”, Fernando Sagaseta eta duela gutxi hil den Antonio Cubillo bezalako pertsona esanguratsuak oroimenera ekarri zizkigun.
Vicente Quintana:
Kanarietako ezker independentistako eskarmentu handiko agintariak, jatorri politikoa Pueblo Canario Unido eta Union del Pueblo Canario talde komunistetan duenak, hitzaldia jarraitu zuen Juan Garcia “El Corredera” gogoratuz eta Movimiento Canarias Libre-ren sorrera azalduz, Kanarietako ezker abertzaleak, bere lorpen eta oztopoekin, xede honekin hasitako prozesu politiko ezberdinak azalduz eta gaur egun ezker kanariarra biltzeko martxan dagoen prozesu irekiaren inguruan hitz eginez.
Hugo Saavedra:
90eko hamarkadan AZARUG gazte erakunde independentista eta sozialistan sartu zen bere Koordinakunde Nazionaleko kide izatera heldu arte. Gainera, Granadilla de Abona portuaren gelditzean parte hartze garrantzitsua izan zuen, Kanarietako ikasleen sindikatuko kide izan zen, 2005 urtean Alternativa Popular Canaria alderdian sartu zen baita ere bere Zuzendaritza Batzordeko kide izan zelarik eta Alternativa Si Se Puede Teneriferrean bere sorreratik egon da. Ezker kanariarraren berreraikitze prozesuaz hitz egin zigun, udal eremuan daukan oinarriaz, egun eratzen ari den prozesuaz, zabaltzen ari den bideaz eta ildo honetan sortzen ari diren erakunde eta mugimenduez.
Jardunaldi hauetan euren aldarrikapenenak ezagutu genituen eta baita euren borroka ere, gogor eta tinko arituz, ezinbesteko oinarri bihurtu direlarik.
Alternatibatik gure gonbidapena onartu izana eskertzen diegu eta gure adore internazionalista helarazten diegu, euren borrokaren etsaiak banan banan garaiaraziko dielako esperantzaz.
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/p206x206/521694_724991887518130_343622699_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1276929_724991884184797_1428691470_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/861402_724992027518116_1908649143_o.jpg
https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1265496_724992050851447_53787896_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1269240_724992047518114_1935875387_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1273600_724992197518099_414937077_o.jpg
https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1273600_724992197518099_414937077_o.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1234105_724992260851426_867948315_n.jpg
https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/942169_724992377518081_1155861696_n.jpg