Gipuzkoako ordezkariak desagertutako sahararren gorpuzkinak beren senideei itzultzeko ekitaldian
Alternatibako kideak, Gizarte Politikako Diputatu, Ander Rodriguez eta Donostiako Udaleko Kooperazio zinegotzi, Jon Albizu Mendebaldeko Saharara joan dira, pasa den ekainean bi hilobi komunetan aurkitutako zortzi saharar gorpuzkinak idetifikatu ostean, haien familiakideei bueltatzeko ekitaldian parte hartzera.
Gallardonen isiltasuna
Erakutsi digutenaren ez bezala, inor ez da monarkiko oheratzen eta errepublikar altxatzen, eta ez da faxismotik demokraziara bihurtzen trantsizio faltsu eta tranpati batekin. Ideiak, fruta bezala, eguzkitan heldu egiten dira, eta Espainiar Erreinuaren arrakastarik gabeko Estatu honetan, denbora luzez, askok izan dira eguzkia ezkutatu eta honi begira besoa altxatuta abestu dutenak eta oraindik ere abesten dutenak.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3037/el-silencio-gallardoniano
Enrique Martinez: Diru sarreretan eragin behar dugu, eta ez gastuan pentsiodunen eskubideak ez murrizteko
Alternatibako kide eta Gipuzkoako EHBilduren batzarkide Enrique Martinezek hainbat galdera bota dizkio talde popularreko bozeramaile Asuncion Guerra andreari, pentsioak erreformatzeko Estatuko Gobernuaren aurreproiektuari buruz. Galderen artean hauek nabarmentzen ditugu: Zergatik ematen zaie pentsio pribatuei zerga irabazi handiagoak? zergatik hartzen da bakarrik kontuan langile kopurua eta ez langileek sortzen duten aberastasuna?
EHBilduk Fagorren erreskate publikoa eta kooperatiba berria sortzea eskatu du
Matutek dioenez, "marko legala aitzakiatzat hartzen dute ezer ez egiteko, baina marko legal horrexek Bankari 41.000 milioi euro ematea ahalbidetu du, eta %70a inoiz ez da berreskuratuko. Horregatik, ez Estatuaren aldetik, ez marko horren aldetik ezin dugulako ezer espero, ezinbestekoa da Jaurlaritzak lidergoa erakustea eta ausardiaz jokatzea".
Justizia eskuin-bide estatuan
Nola eta norentzat egiten du lan Espainiar Erreinuko zuzenbidezko estatuaren justiziak? Zuzenbidezko Estatua baino, Eskuineko Estatua izan beharko litzateke.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3045/la-justicia-en-el-estado-de-derechas
EHBilduren ekimenez Legebiltzarrak ateak irekiko dizkio gazteriaren parte hartze zuzenari
Euskal gazteriak Legebiltzarreko jardun politikoan zuzenean parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, ponentzia zehatza sortuko da Legebiltzarrean, gazteriaren arazo eta soluzioei buruz eztabaida egiteko. EH Bilduk eraman du proposamena ganberara. Diana Urrea legebiltzarkidearen iritziz, gazteek politikagintzan parte hartzeko beharrizana bistakoa den arren, errealitate bihurtzea iraultzailea ere litzateke. Ponentzia urtea bukatu baino lehen sortu da ganberako foro berri hori.
Bizkaia prekarioa eraikiz
Berriro, eskubideak ukatu eta urratzeko ohiturari jarraiki, PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan ere, obra publikoen kontratazio baldintzen pleguetan enpresa adjudikaziodunek Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmen Kolektiboa betetzeko derrigortasuna sartzea eskatzen zuen EHBilduren mozio bat baztertu du, betebehar hau bermatzen zuten neurriak zehazten zituenak, hain zuzen. Jeltzaleentzat, inoiz ez da une egokia behekoen alde jokatzeko.
http://alternatiba.net/idazlanak/3043/bizkaia-prekarioa-eraikiz
Matute: Onartezina da diru publikoaz finantzatutako obretan lan baldintza ezegonkorrekin aritzea
Alternatibako bozeramaile eta EHbilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren eskuhartzea San Mames berriaren eraikuntzan lan-araudia ez betetzeari buruzko mozioaren eztabaidan eta behin betiko ebazpenean.