Jonathan Martínez: Enkarterri lanik gabeko eskualdea da, bertatik alde egiteko errepide bikaina duena
Alternatibaren kide Jonathan Martinezen parte-hartzea, pasa den azaroaren 23an Lanestosan ospatutako Alternatiba Bizkaiko asanbladen topaketetan. Bertan, auzo eta herrietako klase borrokaren ikuspegiaz aritu zen, zehazki Enkarterriez. Martinezek, eskualdean EAJren ibilbideaz eta honen kudeaketa txarraren ondorioen inguruan hitz egin zuen ere, nola kudeaketa desegoki honek, Enkarterri lanik gabeko, populaziorik gabeko eta zorra handiko “logela-eskualdea” izatera eraman duen azalduz.
Auzitegi Nazionalaren epaiak protesta soziala zigortzeko asmoa besterik ez du
Eta makro-azpiegitura honen inposaketa salatzen dugun moduan, gure elkartasuna adierazi nahi diegu inora ez doan proiektua geldiarazteko borroka txalogarria egiten ari diren norbanako zein kolektiboei. Berriz ere, kriminalizazioa eta zigorra pairatzen duten pertsona eta taldeak dira, boteretsuen aurrean otzan eta herritar arruntekin zurrun azaltzen den sistemaren eskutik.
Isilarazitako borrokak
Azaroaren 14an, Galiziako 'Ve-la luz' izeneko genero indarkeriaren biktimen elkarteko bost emakumek, urriaren 15ean hasitako gose greba bertan behera uztea erabaki zuten. Tamalez, erabakia ez zen hartu garaipen sozial bat lortu izanagatik, ezta osasun arrazoiengatik ere. Arrazoi nagusia isiltasun hotza izan zen. Indarkeria matxistaren aurka borrokan diharduten elkarte eta emakume askorengan samintasuna sortu duen isiltasun mediatiko, politiko eta soziala, hain zuzen.
http://alternatiba.net/idazlanak/3069/isilarazitako-borrokak
Ander Rodriguezen kontrako Adegiren jazarpen estrategiak porrot egin izana ospatu du Alternatibak salaketa artxibatuta
Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek poza azaldu du Adegi patronalak Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezen kontra jarritako salaketa artxibatu izanaren albistea zabaldu ostean. Matuterentzat “patronal gipuzkoarraren jazarpen estrategiaren erabateko porrota berrestera dator, zahar egoitzetakoa bezalako sektore feminizatu eta prekario batean lehenengo aldiz langileen eskubideak enpresen irabazi ekonomikoen gainetik lehenetsi dituen diputatu baten aurkako estrategia”.
Oskar Matute AHTren inguruan: Eskaintza publikoak diru gehiago jasaten duen neurrian, akats gehiago egiten dira
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko ordezkarien agerraldia, Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak emateko 2011ko AHTren kontratuetan atzemandako irregulartasunen inguruan.
BBK eta Kutxabank, Batzokien B letrarekin
Sabin etxeko egoera ezin da oso egonkorra izan disimulatzeko ahaleginik ere egiten ez dutenean. EAJren euskal kutxen azpijokoak, eta Barcina, Sanz eta CAN taldearen trikimailuak are narritagarriagoak bihurtzen dira testuinguru honetan; instituzioen interesen agerizko hondatzea gertatzen ari denean. Azal lodia izan ez ezik, gainera, ezin baino okerrago ari dira egiten.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2999/bbk-y-kutxabank-con-b-de-batzoki
EHBilduk gaurko mobilizazioetara deitu du era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko
Euskal Herria Bilduk gaur, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Euskal Herriko leku desberdinetan egingo diren jarduera eta mobilizazioekin bat egiten du, era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugula aldarrikatzeko eguna.
Hondurasen “demokrazia berrezartzea” aldarrikatu du EHBilduk
EH Bilduk agertu duenez, hauteskunde hauek “aukera historikoa” dira Hego Amerikan aldaketa sozialaren alde ematen ari den aldaketan beste urrats bat emateko. “Horregatik, Hondurasen demokrazia berrezartzea adarrikatzen dugu eta, aldi berean, Amerikako kontinentearen aurka kapitala egiten ari den eraso genozidari aurre egingo dion herri burujabetzak jauzi erabakigarria ematea”.
Amaia Agirresarobe: Informazio publikorako sarbidea geroz eta ilunagoa eta opakuagoa da
Alternatibako bozeramaile nazional eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresaroberen interbentzioa informazioa, literatura eta kulturarentzako sarbidea oinarrizko eskubide bat dela defendatzen, hauek baitira gizartean modu arduratsu batean parte hartzea ahalbidetzen gaituztenak. Ideia honen harira, Agirresarobek instituzioak informazioaren sarbide zuzena bermatu behar dutenak direla azpimarratu du, horrela, gure herriaren funtzionamendu demokratiko zuzenari laguntzeko.