Kutxabank inguruan pilatutako emaitza negatiboen metaketak euskal kutxak kudeatzeko PNV eta PPren arteko itunak muturreko egoera batera eraman dituela baieztatzera garamatza. Azken egunotan desinbertsioak, ondasunen salmentak, gizarte ekintzaren aurrekontuaren murrizketa eta bestelakoak eman dira, Kutxabanken izaera publikoa baldintzatzen duten kanpo inposaketak ez ezik. Horri gehitu behar zaio enplegu galera eta sindikatuek salatutako lan baldintzen okertzea.
Erabaki okerrak pilatu dira, Estatuan hedatzea kasu, espekulazioan eginiko inbertsioak Caja Sur bera erosi izana kasu, krisi ekonomiko larrian Kutxabanken irabaziak 84 milioi eurora murrizte ekarri du (48 milioi 2013ko lehen seihilekoan). Caja Surren zoru klausulak eta Kutxan IRPH indizea desagertu izanaren moduko albiste onek, orain arte eginiko jarduera ankerrak agerian utzi dituzte eta, orain, ezin da baztertu galeretan sartzea, aipatutako desinbertzio eta ondasun salmenten ondorio izan daitekeena, iraganean gertatu bezala, balantzeak ezkutatzeko helburuarekin.
Testuinguru horretan, EAJko zuzendaritzaren kide eta orain arte Bizkaiko finantzen arduradun izan den Xabier Sagredo BBKren presidente izendatzeari adar-jotze onartezina deritzogu, gehien bat, alderdi honek instituzioak eta enpresa publikoak bere egiteko duen joeraren gaineko susmo hori handitzen duelako. Are gehiago, Sagredok aurretik Iberdrolarekin, eraikuntzaren alorrarekin eta Batzokia SL enpresarekin izandako loturak, alderdi tradizionaletako goi karguen eta enpresa handien arteko harreman onartezinak existitzen diren gizartearen pertzepzio orokorra indartu egiten du. Interes politiko-enpresarialen bateratze hau, porrot demokratiko hutsaren seinale da, politika publikoak interes pribatuen menpe jartzen dituelako. Hau guztia dela eta, Xabier Sagredoren BBKn duen kargutik berehala dimititzeko edo bere etetea eskatzen dugu.