Euskal Herria Bilduk gaur, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Euskal Herriko leku desberdinetan egingo diren jarduera eta mobilizazioekin bat egiten du, era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugula aldarrikatzeko eguna.
Gogorarazi nahi dugu indarkeria fisikoa, emakumeen aurka egiten den bortitzena eta gehien azaleratzen dena izan arren, ez dela inondik inora bakarra. Aurpegi eta adierazpen anitzeko errealitateari aurre egiten diogu, emakume guztiei eta eren bizitza osoan eragiten diena. Indarkeria etxea ematen da, baian baita eremu publikoetan ere, zeinetan maila eta mota desberdinetako indarkeriazko jokabide matxistak ematen diren.
Edonola ere, indarkeriarik bada justifikatu eta zilegi bilakatzearen ondorioz ematen dela defendatzen duen ideiarekin bat egiten dugu EHBildun. Horregatik, emakume eta gizonen arteko desberdintasun estrukturalari aurre egiteko konpromisoa berresten dugu, indarkeria matxistari aurre egiteko ardatz nagusia delako. Era berean, indarkeria mota eta ematen diren eremu desberdinak agerian uzteko konpromisoa gure gain hartzen dugu, adierazpen kultural diskriminatzaileen aurka ere egitea eskatzen duena, indarkeria gisa aitortzen ez diren errealitate soziokultural batzuk indarkeria bezala identifikatuz.
Azkenik, transfobia, lesbofobia edota homofobia bezalako indarkeria matxistaren aldaera desberdinak azalerazi, prebenitu eta erantzutera deitzen dugu, emakumeak eta gizonak nolakoak izan behar diren inposatzen dutenen ereduak gainditzen dituztenek pairatzen dituztenak.