Alternatibak Abortuaren Legearen erreformaren emakumeen oinarrizko eskubideen kontrako eraso basatia salatu du
Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek salatu du, Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek azkenean Ministroen Kontseilura eraman duen Abortuaren Legearen erreforma “basati eta atzeragarria”: “emakumeen oinarrizko eskubideen kontrako eraso basatia da hau; gure bizitzaren, gorputzaren, sexualitatearen eta amatasunaren inguruan erabakitzeko ahalmenaren atzerakada larria”.
Oskar Matute: Orain guri ere jazartzen zaizkigu, baina halakoa da hausturarako apustua
Aitziber Laskibar Lizarribar BERRIAko kazetariak Oskar Matute Alternatibako bozeramaileari eginiko elkarrizketa alderdiaren bosgarren urtemugaren harira. Hona hemen, hitzez hitz, egunkariak gaur argitaratutakoa: Betiko hitz jario arin eta osoa du Matutek (Bilbo, 1972). Ondo mamituta dauka ezkerraren diskurtsoa, eta gai da edozein galderari segurtasun osoz erantzuteko…
Alternatibak laguntza sozialak jasotzen dituztenak gaizkileekin alderatzea leporatu dio Aburtori
Alderdi ezkertiarretik Aburtori eta Eusko Jaurlaritzari leporatu diete “diktadurako alferren eta gaizkileen legea berpiztu nahi izatea, langabeak zigortuz”. Gainera, Matutek galdetu du zer nolako zerbitzu publikoak eskaini nahi dituzten honen bidez, eta egun lanpostu hauetan dauden zenbat pertsona kaleratuko dituzten, “nola ahalbidetuko du sailburuak laguntza sozialen jasotzaileek lana topatzea horrelako neurriek lanpostu gehiago suntsituko eginak diruditenean?
Petro ez doa inora
Duela hilabete batzuk Kolonbian herri manifestazio handiak antolatzen ari dira herriak jasan beharreko egoera ekonomiko, sozial eta politiko txarrari irtenbideak eskatzeko. Lerro hauek idazten diren bitartean, Bogotan inoiz gogoratutako mobilizazio handienetako bat gertatzen ari da Gustavo Petro, zilegitasun osoz aukeratua izan zen alkatea babesteko.
http://alternatiba.net/idazlanak/3121/petro-ez-doa-inora
Oskar Matutek EAEko legebiltzarkideen pribiligioekin bukatzea eskatu du Madrilgo Kongresuan
Abenduaren 10eko Kongresuko plenoan, Gizarte-segurantzaren Lege Orokorra aldatzeko Eusko Legebiltzarraren proposamena eztabaidatu zen, Euskal Autonomi Erkidegoko legebiltzarkidei dituzten pribiligioak kentzeko helburuarekin. Pasa den urteko maiatzean Euskal ganberak aho batez onartutako ekimen hau, Oskar Matutek defentadu zuen, beste taldeetako ordezkariekin batera.
Makhno ez dago (eta ez du inork espero)
Ukrainak bere historia bi inperioen artean bizi izan du. Otomandarrak, poloniarrak eta Austriar-Hungariarrak, Errusiako Tsarrak eta prusiar Alemania, Hitlerren Alemania eta Sobietar Batasuna, eta orain, Alemania eta bere kohortea Putin eta Errusiaren kontra. Ukrainia ekialdeko garautegia da, Itsas Beltzari sarbide pribilegiatua duena, eta ekialde hurbilaren aberastasunei oinarrizko igarobidea Europako zentro eta iparrarentzat. Guztia dauka, Gengis Kanen garaitik, desiratua, irrikatua eta inbaditua izateko.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3116/makhno-ya-no-est%C3%A1-ni-se-le-espera
Diana Urrea: Lankidetzaren gaineko murrizketek gizarte eraldaketan kalte handia egin dute
Alternatibako kide eta EHBildu taldeko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea, Rosa Cándida Alas Las Vueltas udalerriko alkatesaren agerraldiaren harira, El Salvadorreko FMNLren lehen legealdiko esperientzian oinarrituz, zein metodologia izan daitekeen aproposa komunitatearekin memoria historikoa lantzeko orduan azaltzeko. Urreak, bere parte-hartzearekin bukatzeko eraldatze sozialean lankidetzaren esparruko murrizketen ondorioz atzera emandako pausoak deitoratu ditu eta bide batez, berriro ere, herritar globalaren pintzipioak eta herrien arteko elkartasuna aldarrikatu ditu.