Din, dan, don, karitate on
Ez da zuzena, karitatiboak eta asistentzialistak izaten erakusten diegulako, limosna ematen. Ez al litzake interesgarriagoa izango eskubideak aldarrikatzen erakustea? Instituzio publikoetara hurbilduz, hauei dioten beldurra urrunduz, euren zerbitzura dauden tresnak direla irakatsiz eta ez menperatzen gaituzten erakundeak. Zilegi ez den zerbait aldatu nahi dutenean, nola eta nora zuzendu behar diren irakatsi behar diegu. Ekimen aldarrikatzaileak abian jarri ditzaketela erakutsi. Azken finean, haien burujabetzea sustatu.
http://alternatiba.net/idazlanak/3157/din-dan-don-karitate
EHBilduk Melillako hesi labanadunen aurkako ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean
"Ekimen honekin gure helburua da euskaldunon ordezkari den erakundeetako batek sendo arbuiatu dezala Raxoiren politika xenofoboa. Aurpegira esan behar diogu bere helburu bakarra dela pertsona jakin batzuk baztertzea eta pertsona horien giza eskubideak fisikoki ere jipoitzea", azaldu du Diana Urrea legebiltzarkideak.
Alternatibak salatu du EPPK-k eginiko urratsaren aurrean bakea oztopatu besterik nahi ez dutenen jarrera
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek, Eusko Preso Politikoen Kolektiboak joan den asteburuan zabaldutako agiriaren aurrean hainbat eragile politiko eta instituzionalek agertutako jarrera salatu du, ez ikusiarena egin edota gaitzetsi egin dutelako; “bitxia da ikustea nola normalizazio politikoaren aldeko eta eragindako minaren aitortza jakina egiten duen adierazpen batek jende bat gogaitzeraino heldu daitekeela, agerian gelditu dela askok gatazka iraunarazi nahi dutela konponbidearen alde lan egin beharrean”.
Abortuaren Lege aurreproiektua lehenbailehen atzera botatzeko exijitu du Gipuzkoak
Azaldutako erreformak, emakumeoi 30 urte baina gehiagotan borrokan lortzea kosta zitzaigun eskubide baten aurkako atentatu zuzen eta larria suposatu du: gure bizitza sexual eta erreproduktiboan erabakitzeko eskubidea izatea, tutela eta jarraipenik gabe. Erreforma honek hori kendu eta infantilizatu egiten gaitu emakumeok, abortatu ahal izateko, beste batzuekiko dependentzia ezarriz. Hala, emakumeon gorputzak Estatua eta medikuntzak interbenitutako erreproduzio hutsera murriztu ditu.
Alternatibak EAJren proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenekin akordioak egiten dituenean
Alternatibaren bozeramaile nazional Oskar Matutek, EAJk gaur Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako autogobernua gaurkotzeko proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, “euskaldunon borondate politikoari ahotsa eman nahi diola” esaten duen aldi berean, “gure subiranotasuna ukatzen dutenekin akordioak egiten dituelako”. Matutek deitoratu du “Ibarretxe Planarekin gertatutakoaren ondorioz ezer ikasi ez izana”, garai horretan PP eta PSOErekin akordioak egitea ezinezkoa dela baieztatu zelako, haiek izan baitira beti Euskal Herriaren autodeterminazioaren bidea oztopatu nahi izan duten lehenak”.
2014ko aurrekontuen bidez EAJk, PSEk eta PPk gutxiengo pribilegiatua babestearen aldeko hautua egin dute
EAJk, PSEk eta PPk osatutako "kapitalaren hirukoak" hitzartu dituen aurrekontuen kontra agertu da EH Bildu Legebiltzarrean, hiru alderdi horiek "gutxiengo pribilegiatua, errentetatik bizi eta krisi garaian ere etekinak pilatzen dituztenak, defendatzea aukeratu dutelako", Oskar Matutek salatu duenez. EH Bilduk, ordea, gehiengoaren ondoan egotea erabaki du, langileriaren ondoan.
Hondurasko hauteskundeetako iruzurraren kronika
Maite Elizondo Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kideak eginiko kronika iragan azaroan Hondurasko hauteskundeak eta giza eskubideak ikuskatzeko antolatutako nazioarteko taldeak (EHNE-Bizkaia, STEE-EILAS, VSF, Mundubat, Bizilur, Puentes no Muros, Alternatiba, EHBildu, COAG) eginiko lanaren inguruan. (testua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3165/cr%C3%B3nica-del-fraude-electoral-en-honduras